[Azalak] Pandemia garaiko martxoaren 8a
[Azalak] Pandemia garaiko martxoaren 8a –
Gaur Martxoaren 8a da, feminismoaren aldarrikapenerako egun handia; munduko hedabide ugaritako azaletan presente dagoena, garrantzia gehiagorekin edo gutxiagorekin bada ere.
Berria egunkariak “Gehiago zabaldu dira arrakalak” ohartarazten zuen atzo -gaur astelehena, ez dago paperezko egunkaririk-. “El feminismo aparca sus diferencias en el 8-M de la pandemia” dio El País espainiarrak, eta Kataluniako El Punt Avui hedabideak erreportaje bat plazaratu du kultur esparru ezberdineko bederatzi emakumerekin, galdera bat erantzuteko asmoz: “La cultura és igualitària?”
Aipatutakoez aparte, “Viva la vulva!” irakurri dugu azal deigarria duen Frankfurter Rundschau egunkari alemaniarrean, eta datu kezkagarri bat La Nación argentinarrean: “El femicidio fue el único delito que no bajó durante la pandemia”.
.
Euskal Herriko prentsa
.