Euskal emakume artistentzat sariak!

Euskal emakume artistentzat sariak –

Euskal emakume artistentzat sariak

2021 honetako sariek kutsu euskalduna izan dute. Euskalduna eta zehatzago esanda, emakume itxura. Izan ere, euskal zinearen azken urteetako goraldiaren atzean emakumeak daudela argi bagenuen ere, aurtengo sarietan hori nabaritu egin da. Hauek izan dira azken hilabeteetako sari banaketan etxera sariarekin bueltatu diren euskal emakumeak.

Goya sariak

Goya sarien 35. edizioan euskal zinemak guztira 8 Goya eraman ditu, “Akelarrek” 5 eta “Ane” pelikulak 3. “Las niñas” filmak pelikula onenaren saria eraman badu ere, “Akelarre” izan da Goya gehien bildu dituen filma.

  • Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak emakumezko aktore onenaren saria irabazi du “Ane” pelikulan

  • Jone Laspiur donostiarrak aktore berri onenaren saria irabazi du “Ane” pelikulan

  • Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregik jatorrizko musika onenaren saria jaso dure “Akelarre” pelikulan eta kanta abesten ospatu zuten

  • Nerea Torrijosek jantzi-diseinurik onena lortu du “Akelarre” pelikulagatik

Feroz sariak:

Sari banaketa pasa den astean izan zen Madrilgo Coliseum antzokian. Patricia Lopez Arnaizek, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek jaso zuten Feroz saria. Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren saria jaso zuen ‘Ane’ pelikulan egindako lanagatik. Eta telesailen kategorian, Elena Irureta eta Loreto Mauleon saritu zituzten “Patria” telesailagatik.  Iruretak aktore protagonista onenaren golardoa jaso zuen, eta Mauleonek, berriz, bigarren aktore onenarena.

Forqué sariak:

Goyen aurrekaritzat hartutako sarietan ere, euskal emakumeak ere sarituak izan ziren. Patricia Lopez Arnaiz eta Elena Irureta sarituak izan ziren “Ane” eta “Patria” pelikula eta telesailean  egindako lanengatik. Sari banaketa horretan Elena Iruretaren diskurtsoa izan zen nabarmenena, “Patria” telesaileko bere kide eta lagun Ane Gabarainekin saria banatu zuelako.

Euskal emakume artistentzat sariak

Emakumezko aktore protagonistarik onenaren saria Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarra.

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude