[Txiorik Onena] 2020ko 43. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 43. astea –
Urteko 43. astea dakargu zazpi txioko sorta batean, 44. astea ere igarotzear den honetan.
Asteon, borondatea eta ergatiboa, bizi murrizketak eta traduktoreak, erraz esanak, berogailuak eta Jaurlaritzaren euskara ditugu gai.
Iragan astekoetatik, IbonZS txiolariaren etxeko pardeljasotzailea izan da garaile, alde handiagatik. Eta asteon, zein duzu gustukoen?
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Sarri borondatea ez da nahikoa izaten, asmatu behar da, eta asmatzeko gauzak oso txukun, elkarrekin eta gardentasunez egin behar dira
— Felipe Uriarte (@FelipeUriarteC) October 23, 2020
Aber, Google, listillo, #ERGATIBOA IS THE MOST POWERFUL FORCE IN THE WHOLE UNIVERSE!! pic.twitter.com/F5tDSBMwW8
— Jozulin //*// (@jozulin) October 23, 2020
Laster heriotza zigorrari “bizi murrizketa” esango diote.
— Josu Goiko (@josu_goiko) October 25, 2020
Segi traduktorea erabiltzen.. ?? pic.twitter.com/f2iR2Ss29h
— Markel (@Maarkkell) October 25, 2020
Txantxak apartera utzita: udaberrian gixajoa zinen balkoirik ez bazeneukan. Orain ea zer egin behar duzun berogailurik ez badaukazu.
— Samara Velte (@samaravelte) October 26, 2020
Erraz ulertzeko moduan esana, bai jauna! pic.twitter.com/mIbQFK2eSU
— Andoni urzelai eraña (@andoniurzelai) October 26, 2020
Besarkatu nazazu Eusko Jaurlaritzak euskeratik eta euskeraz lan egin arte.
— earra, (@JoxemieI) October 30, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Zenek esan behar ziten nei pardeljasotzailea izan behar zala. pic.twitter.com/lpyTEQ7WAW
— IbonZS (@Ibonzs) October 19, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 43. astea