Nora ote doa?
“Ziurrenik langabezian egongo zara. Utzi kezkak eta jarraitu PSOE bozkatzen lau urtero” dio autobusaren hegal batean itsatsitako iragarkiak.
Ez diot ordea, nondik eta nora doanaren antzik hartzen. Madril ote da? Bartzelona ote da? Sevilla edo Valentzia akaso?
Ez ote da beste fotomuntaia horietako bat izango, egia photoshopez edertuz?
Izanak izan, egia darama berarekin.
Irudia | Nora ote doa egia daraman autobus hau? | Jon Worth | LGPL
Irudia ez da egiazkoa. Autobus batzuetan iragarki ateoak jartzeko kanpaina ezagun egin zenean (“There’s probably no God. Now stop worrying and enjoy your life.”, ikusi http://www.atheistbus.org.uk/busphotos/DSC_0024.JPG), Interneteko zerbitzu bat sortu zen nahi zenuen esloganarekin irudi bat sortzen zizuna (http://ruletheweb.co.uk/b3ta/bus/). Eta Interneta horrelakoez josita dago, ikusi adibidez http://www.blogak.com/xa2er/patxi-lopez-eta-bus-ateoak