[Azalak] Mugak protagonista gaurko hedabideetan
[Azalak] Mugak protagonista gaurko hedabideetan –
Mugak, edo zehatzago, mugen irekiera da gaurko hedabide nagusiek azaletara eraman duten gaia, bakoitzak bere ikuspuntuareki bada ere, normala denez.
Berria egunkariak,“Euskal Herri osoan libre mugitu ahalko da bihartik aurrera”, nabarmentzen duen bitartean, “El fin del estado de alarma permite viajar a toda España desde mañana”, dio Diario de Navarrak.
Gara eta Deian Revilla eta Urkulluren argazkia da nagusi, EAE eta Kantabriaren arteko mugan egina, eta Diario de Noticiasen edizioek gurago izan dute Nafarroa eta Gipuzkoako mugaz aritu.
Vocento taldeko egunkarietan ere, muga gehiago. Frantziarekin omen duguna El Diario Vascon, eta antifaxistek VOX alderdiari Bilbon jarritakoa El Correon.