Mesanotxe guztietan
Hasieran lagunak izan ziren, batek duela gutxi erosi duela eta oso ondo doakiola, beste batek erosi berria eta bizpahirutan probatu duela, hirugarrenak harrituta: jesus! nik? fondo-de-armario! Handik pixta batera, hondartzan, eguzkitan erdi lo nengoela bi emakumeen arteko elkarrizketa, batak holako forma eta egitura daukatenak gustatzen zaizkiola, besteak nahiago dituela kolore neutrokoak, eta egia esan, forma oso inportantea dela. Ondoren, etxekoek, batek despedidan oparitu ziotela eta probatu ondoren gustatu eta besteek baietz, interneten erosi zutela eta webgune hori dela modelo praktikoenak dituena. Azkenekoa lankideen arteko hamaiketako batean, pare bat ardo edan ondoren… ea non bizi naizen ni, aparaturik arruntena dela, jende guztiak daukala, Euskal Herriko mesanotxe guztitan dagoela.
Azkenean jabetu naiz: ezer ez zara bibradorerik gabe.
Amaren etxera joan naiz lehentxeago, eta osakidetzako txartelaren bila genbiltzala, bere mesanotxean begiratzeko esan didanean, ez dut kajoia irekitzeko adorerik izan.