Bestondoa musikatuz

zuzeu.eus-logo7Zenbat aldiz oroitu ote gara biharamunean, aurreko egunean alaiki abestu genuen kantu honetaz?

Bada bestondoari alkohol pixka batekin erantzutea nahiago duenik. Gazteleraz esaten duten bezala, al clavo, martillazo. Ska-p talde mitikoak halaxe egiten zuen baten istorioa kantatu zigun El hombre resaka baila ska abestian.

Parranda osteko buruko eta tripako minak ez dira soilik inguruotan gertantzen. Argentinatik ere, Fito Paezek, hain ezagunak ditugun sintomei buruzko abestia ekarri digu.

The Velvet Underground rock taldeak astelehena izateari ez, baizik eta igandea sufritzeari buruz abestu zuen 1967an. Igande beltz eta euritsuek uzten duten zapore garratzari buruz.

Biharamunari buruzko abestiez gain, ajea bera hobeto jasaten lagunduko diguten ranking-ak ere topatu ditugu. Sarean adostasunik ez dago. Batzuek nahiago dituzte erritmo biziak ajeari buelta emateko, eta besteek, ordea, abesti lasaiak gusturago entzuten dituzte, lo egiteko besterik ez bada ere. Hori horrela, Benito Lertxundiren abestiak gomendatzen dituztenak topatu ditugu, baina baita Queen-en Don’t Stop me now-ek ajearentzat hutsik egiten ez duela dioenik. Guk badaezpada ere aukeran jarriko dizkizuegu.

http://www.youtube.com/watch?v=58CJih1iYC0

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.