Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera gaurtik eta Euskadik murrizketa ia guztiak kenduko ditu astelehenetik
Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera uzten duen dekretua otsailak 10eko gauerdian sartu zen indarrean.
Osasun larrialdiaren amaiera: Euskadik murrizketa guztiak kenduko ditu astelehenetik
…
- Musukorik gabe ibil gaitezke kalean –eitb–
- Osasun larrialdiaren amaiera: Euskadik murrizketa guztiak kenduko ditu astelehenetik aurrera
- Haurrek ez dute maskara jantzi beharko EAEko eskoletako jolastokietan -eitb-
- Hobetu egin da Euskadin pandemiaren bilakaera, covid-19aren adierazle guztiek behera
- Kutsatzeak 500en bueltan daude Nafarroan, eta beheranzko joera berretsiz doa
- Murrizketa guztiak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzak –berria–
- Aire zabalean ekitaldi jendetsuetan soilik izango da maskara ezinbestekoa -berria-
- Neurri murriztaile ia guztiak bertan behera utziko dituzte Nafarroan -berria-
- Osakidetzan bi greba egun gehiago, eta mahai sektorialari planto -berria-
- Musukorik gabe… -deia-
-eitb media-
Dagoeneko ez da musukorik erabili behar kalean. Espainiako Gobernuaren dekretu berria 00:00etan sartu da indarrean. Alabaina, badago salbuespen bat: ekitaldi jendetsuetan derrigorrezkoa izango da, jendea zutik badago edo, eserita egon arren, 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzen ez bada. Halaber, ikastetxeetako jolastokietan haurrak musukorik gabe ibili ahalko dira, betiere segurtasun-tartea mantendu ahal bada eta pilaketarik ez badago. Alabaina, neurri hori oraingoz ez dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatuko; izan ere, ikastetxeetako covid-19aren aurkako protokoloa eguneratzea Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailei dagokie.
Beraz, kirol ekitaldien aforoek eta musukoa barruan erabiltzeko derrigortasunak bakarrik jarraituko dute indarrean, Lurralde arteko Osasun Kontseiluaren eskumena izaki. Bestalde, musukoaren erabilerak nahitaezkoa izaten jarraitzen du garraio publikoan eta erabilera publikoko eremu itxi guztietan.
Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera gaurtik aurrera
Negazionistak.