Les dones no t´esperem
Irakasle eskolan jasotakoen artean hau da gogoan dudan ikasketa bat: “utzi haurren jokabide desegokiak indartzeari, eta saritu ditzagun bakarrik jokabide egokiak”.
Askotan gogoratu naiz horretaz laneko jardunean zein bestelakoetan. Zenbatetan ematen diogu, nahi gabe, askoz ere arreta handiagoa (errieta eta zigor moduan izanda ere) gaizki egin duenari, jator jokatu duenari baino. Zenbatetan pasatzen dira ondotik jokabide onak dituztenak ia ohartu gabe, eta erreparatzen diegu, aldiz, gaizki egiten dutenei. Zenbatetan jarduten dugu txarra egin duenaz, jarrera horri gaitzespenaren emozioa emanaz, eta ikusi ere ez dugu egiten ona egin duena.
Eten gabe ari gara horrela jokatzen, eta etengabe ikusten dugu desegokiak hartzen duen oihartzuna, egokia inor ohartu gabe pasatzen den bitartean. Horrela egiten zaizkigu famatuak pertsonai esperpentikoak, komunikabide batzuk famatu dituztelako eta egoki ikusten ez dugunok ere erremediorik gabe haietaz hitz egiten dugulako. Eten gabe ikusten dugu, ostera, aipatzen ez den hori nola bihurtzen den ikusezina eta, ondorioz, nola ez den existitzen, emakumeak historian izandako protagonismoarekin edo emakumezkoen homosexualitatearekin urtetan gertatu den bezala.
Horregatik, hain zuzen, kontrakoa egitea proposatu diot nire buruari eta idazten hasi naizenean pentsatutako gaia baztertu dut. Ondorioz, ez dizuet piperrik ere esango Aita Santuak Galiziara eta Kataluniara egindako bisitaz.
Ederra!
bai horixe
[…] artikulua jatorrizko publikazioan: https://zuzeu.eus/2010/11/07/les-dones-no-tesperem/ […]