Kanpoaldean maskararen erabilera nahitaezkoa izango da

Kanpoaldean maskararen erabilera nahitaezkoa izango dela iragarri du Sanchezek – 

Kanpoaldean maskararen erabilera nahitaezkoa izango dela iragarri du Sanchezek

EITB MEDIA

Neurria bihar bertan onartuko dute ezohiko Ministroen Kontseiluan, Espainiako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak kanpoaldean maskararen erabilera nahitaezkoa izango dela iragarri du Presidenteen Konferentzian. Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, hori izan da Senatuan egiten ari diren konferentzia telematikoan erkidegoetako presidenteei helarazi dien lehen erabakia. Gainera, Sanchezek neurri sorta iragarri du, besteak beste, Armadak txertaketan laguntzea, eta Osasun Sare Militarra ospitaleen esku jartzea. Era berean, txertaketa prozesua areagotzea eta azkartzea nahi du.

Zentzu horretan, Sanchezek helburuak finkatu ditu:

  • 60-69 adin tartean, biztanleriaren % 80k hirugarren dosia jasotzea urtea bukatu baino lehen.
  • 50-59 adin tarteko herritarren % 80 txertatua egotea urtarrilaren 24ko astean.
  • 40-49 adin tarteko biztanleen % 80 martxoko lehen astean.
  • 5-11 urteko umeen % 70ek lehen dosi pediatrikoa otsailaren 7ko asterako jasotzea.
  • Haurren % 70ek bigarren dosi pediatrikoa hartzea apirilaren 19ko asterako.

Bestalde, erretiroa hartu duten osasun beharginen eta EBtik kanpo espezialista titulua lortu duten profesionalen kontratazioa iragarri du gobernuburuak.

Beste erabaki bat Lehen Mailako Arretaren eta arreta komunitarioaren arloko ekintza-plan bat da, osasun-arloko profesionalen kopurua handitzea eta haien lan-baldintzak hobetzea barne hartzen duena, behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztuz.

Estatuko Aurrekontuek 292 milioi euro bideratuko dituzte plan horretara, gehienak erkidegoei transferitutakoak.

Antigeno-testei dagokienez, aldi baterako baimenak emango dira erabilera profesionaleko test jakin batzuk farmazietan saldu ahal izateko, herritar guztien eskura egon daitezen, Carolina Darias Osasun ministroak gaur goizean iragarri duenez.

Neurria bihar bertan onartuko dute ezohiko Ministroen Kontseiluan, Espainiako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Bilera hori, hasiera batean, urteko azken-aurrekoa izango da. Azkena abenduaren 28an izango da, asteartean, eta bertan  lan-erreforma onartzea aurreikusten da, eragile sozialen artean itun bat lortzea posible izan bada.

Hala ere, ez dute baztertzen abenduaren 31 baino lehen beste ezohiko kontseilu bat deitzea, astearterako posible izan ez balitz.

Kanpoaldean maskararen erabilera nahitaezkoa izango da

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.