Juanra Bonet, Antena3: “Como me dijo uno de Donosti.. Zoaz pikutara!”
Juanra Bonet aurkezle ospetsuak, besteak beste, “Caiga quien caiga”, “El Intermedio”, “Lo Sabe, no lo Sabe”… TB saioetako aurkezle izandakoak, hitz bitxiak bota zituen orain dela gutxi.
Ezagun da tipo honek txantxak botatzeko duen grina (azken finean aurkezle-umorista papera du bere saio gehienetan). Bada, “Boom” deituriko lehiaketa-saioan, parte-hartzaile euskaldun batzuk bertaratu zirenean, ateraldi bitxia izan zuen.
Espainia mailan emititzen zen saio horretan, “Zoaz pikutara” esan zuen, baina zentzu ez-ohikoan. Ikusi bestela bideoan;
“Vosotros sois vascos, ¿verdad? Pues, GORA EUSKADI ASKATUTA!”
Harrituta geratu ziren aurkezle kataluniar honek esandakoarekin. Egia esan, ez zuten zeharo asmatu txantxetan zebilen, edo eurekiko keinua besterik ez zen izan. Izan ere, tipo honek ateraldi bitxiak izan ohi ditu…
Euskara irakasleok, edonola ere, bideoa helburu didaktikoaz atondu dugu, ikasleek esamolde hau gogoratzeko orduan, erreferentzia izan dezaten.
Aipua “Hezpide” webgunean.
Ez dakit korrektismoagatik edo ez den izango baina “zoaz pikutara”-ren erdara “vete al coño” da. Kasu honetan, katalanez, italieraz, latinez eta abarretan bezala “pikua” “alua” da. Edo bestela esanda emakumearen sexu-organoa; erdibitzean berau gogoratzen baitu nonbait.
http://blog.studentsville.it/wp-content/uploads/2012/09/la-figa-061-483×325.jpg
Esan nahi nuena zera da: “vete a la mierda” jarri dutena ez dakit korrektismoagatik edo ez zen izango.
Ez dut uste “pikutara” horrek aluarekin zerikusirik duenik, “picota”-rekin baizik. http://www.euskomedia.org/aunamendi/114844
Gauza jakina behar luke Nafarroako Erresuman heriotza zigorra pikotan egiten zela, ez picotan, ezpada urkamendian. Geronean garrotevil eta horrelakoak gauze exotikoak baitziren, baina zer diren gauzak!
Ni naiz bideoaren egileetako bat. Egia esan, “pikutara joan”, gaztelaniaz “ir de higos” edo “ir a por higos” izango litzateke.
piku = higo [fruitua] edo higuera [zuhaitza].
pikutara = piku + -tara [NORA kasu marka mugagabean]
Itzultzeko era asko daude. Hizkuntzak ez dira askotan paraleloak, batez ere esamoldeetan. Horregatik teknika ezberdinak existitzen dira (egokitzea, transposizioa, literalitatea…). “Vete a la mierda” aukeratu genuen jendeak ondo uler zezan.
Baina, bide batez, “piku” hitzaren esanahia azaldu genuen -batzuetan, EGA mailako ikasleek ez dakite “piku” zer den-.
Bitxikeria moduan, komenta dezaket, Bonet-ek berak galdetu ziela lehiaketako parte-hartzaileei nola esaten zen “vete a la mierda” (txantxa aldez aurretik zegoen prestatua).
Fijatzen bazarete “ZOAZ”, berdez, letra etzanaz eta azpimarratuaz dago bananduta. Honek badu berezko arrazoia. euskaragara.net liburu eta webgunean erabiltzen duen sistema da, aditza nola sortzen den azaltzen laguntzeko.
EGA mailako ikasleek pikoa zer den, pikoa noski, ezen ez pikua, arbola pikondoa baita, eta arbolak, frutarbolak eta zuhaitzak nola ez diren gauza bera, y como me parece que los higosmy vete a la mierda es lo mismo pues lo traduzco como me sale de los koskabilos, eta hain kontent. No estaria de mas ver algun texto sobre las picotas navarras y nuestro derecho criminal. Baina horretarako Nafarroa eduki behar da buruan, eta geronen herria, orobat, Euskal Herria, no espana y sus higos.
Orotariko Euskal Hiztegia begiratzea komeni da, pikutara = pikotara = a la picota. Ez dut ulertzen zer desberdintasun den erdal eta euskal hitz horien artean Nagore, azalduko bazenit… 😉
Ziurrenik jendeak “pikota” zaharra zer den ere ez dakielarik sortu da pikutara aldaera, hitzen antzekotasunagatik.
Ez dakit, bada. Niri beti iruditu zaite pikutara bidaltzea “pikuak biltzera” bidaltzea zela.
Begiratu dut Orotarikoan, eta argi dago. “Pikutara” forma “Piku” hitzaren atalean dago. Beraz, argi eta garbi, “zoaz pikutara” esaten dugunean, piku bila bidaltzen ari gara jendea, “a por higos”, eta ez “pikotara” edo “a la picota”.
Norberak zerbait nola ulerten duen, ez du esan nahi zera horrek esanahi hori duenik. “Pikutara” entzundakoan, “pikota” zer den ez dakienari eta “pikoa” (ebakia) zer den ez dakienari, pikondoaren frutu gozoa baino ez zaio otuko. Horrek ez du esan nahi “zoaz pikutara” esaten denean pikuak biltzera inor bidaltzen denik edota “zauriaren gainean pikua” esaten denean, pikuez egindako enplastuak gomendatzen ari garenik. Pikondoaren fruituak ez du presentzia izugarririk euskal atsotitzen artean eta duenean, espainiar atsotitzen antzera, zeinen gozo eta desiragarri den adierazteko izan ohi da. Pikuaren inguruko konotazio txarrik duen atsotitzik ez duk aurkitu ez euskaraz eta ez gazteleraz. Pikota ordea, ez da gauza gozoa. Erailketetarako baino askoz sarriago, delitu txikietan harrapaturiko jendea guzien aurrean lotsagarri erakusteko erabili ohi zen, eskarmentu modura, mendez mende. “Zoaz pikutara” diogunean gogo gozoa baino gogo garratza adierazten dugunez, askoz ere hobeto egokitzen zaio pikota gaiztoa, piku gozoa baino.
Semantikaren esparrua alde batera utzita, Orotarikoak “pikutara joatea” non aipatzen duen begiratuta, ez du “piku” hitzaren adibideen artean kokatzen, “pikota” hitzaren adibideen artean baizik.
Beste oker bat zure argudioetan: “Piku” bilatu Orotarikoan, eta hortxe, horri lotutako zerrendan, aurkituko duzu “Pikutara”.
Eta azken detailetxo bat, aurreko guztia nahikoa ez bada. “Piku” hitzaren adibideetan, Orotarikoak euskalkien araberako aldaera guztiak dakartza, hots, “piku”, “biku” “phiku”, “fiku” eta “iku”. Alta, “pikutara” aldaera bakarra da, beti “p” batez hasten dena.
Aldaera bakarrarenak (edo birenak, badu azalpena: “Zoaz pikutara” ez da euskalki guztietan erabiltzen den esapide bat. Bestalde. Noiz entzun duzu “Pikuta” gaztelaniazko “Picota” esateko euskaraz?
Bestela, Begiratu al duzu “PIKUTARA” sarrera Orotarikoan? “PIKUETARA” aldaera ere badago. EZ DU ZERIKUSIRIK GAZTELANIAZKO PICOTAREKIN: PIKUTARA (V-gip, G-azp), PIKUETARA. Ref.: Gketx Loiola; SM EiTec2 (egur-ikatz); Gte Erd 303. “Pikutara joan, ir a pique. Dar de sí todo lo que tenía que dar. Pikutara joan dek ori” Gketx Loiola. “Paguakin eindako egur-ikatzak juan zitxuan pikutara” SM EiTec2 (s.v. egur-ikatz). Cf. pikota (5). Guda luzatzen zijoan bezela, guda-mutillen diruak zijoazen pikotara. Moc Ezale 1898, 148a. Gure irabaziak juan ziran pikutara. Urruz Zer 25. Gastetan edariz zaletzen dan mutilla, juan zan pikutara. Ayerb EEs 1916, 33. Beren apentzazko (bengantzazko) asmakeri guziak pikotara joan zitzaizkien. Etxde JJ 90 (v. tbn. 120). Euskalduna naiz esanaz aisa / etortzen dira gugana, / baina askotan bihotza dute / pikuetara joana. Lazkano “Nor da euskaldun?” (ap. DRA).
Nola azaltzen duzu “Pikuetara” “Picota”tik abiatuta? Ni euskaldun berria naiz, eta neuk ere, “Zoaz pikutara” “Vete a la picota” moduan ulertzen nuen, baina oraindik euskaraz behar bezala ez nekielako, eta gaztelaniaz “Picota” zelako “Pikutara” horren antzekotzat jo nezakeen hitz bakarra. Geroago, euskara ikasi ahala, berehala ulertu nuen “Antzarak ferratzera” bidaltzen zen bezala, “Piku(e)tara” (a por higos) bidaltzen zela jendea. Sen pixka bat duen edozein euskaldunek gauza bera esango dizu.
“Pikuetara” formak “pikutara” formak baino bakanagoak dira eta erraz ulerbidera daitezke arrazionalizazio moduan: Hitz baten esanahia ondo ulertzen ez denean (pikotak duela bi mende pasa desagertu ziren), ulergarri bihurtze aldera ahalegintzen dira hiztunak. Fenomeno hori etengabe gertatzen da. Oso erraza da pikotatik pikura igarotzea, zerorri oraintxe bertan egiten ari zaren bezala. Horrela bihurtzen da Larrune La Rhune edo bihurten da Sagastilus (sagasti eluts) Sagastiluze.
Bestalde, “vete a por higos” hori, oso itzulpen librea da, okerra ez esateagatik. “Vete a los higos” izango litzateke izatekotan. “Vete a por higos”, “zoaz pikuak biltzera” esango litzateke Orotarikoak aipatzen dituen iturrietako edozeinetan, baina horrelakorik ez da inoiz inon jaso. Berriro ez aipatzeagatik esaerek bere enkaje semantikoa izan ohi dutela “herri jakituria tradizionalean” eta pikuak ez duela konotazio txarrik ez euskarazko ez gaztelerazko errefrautegi osoan.
Dena den pikutara bidaltzea” “pikuetara bidaltzea” bihurtu nahi baduzu, eta “vete a la mierda” piku gozoak aipatuz adierazi nahi baduzu, libre duzu bidea. Hizkuntza guztiona da eta belaunaldiro ekoitzi eta aldatzen da. Ni bitartean edozein euskaldunak eduki behar duen sen hori non galdu ote dudan hasiko naiz bila.
Ez nago batere ados. Nire argudioen indarra ez duzu ezartan deuseztatu. Nik hitz egiten dudan euskaran “pikutara”, “egurretara” “uretara” joatea horien bila -horiek biltzera- joatea da, lehenengo adiera gisa.
Noiz entzun edo irakurri duzu “pikuta” pikota esateko euskaraz? Nola azaltzen duzu “pikota” “pikuta” bihurtzea?
Orotarikoak neure interpretazioa berresten du.
Eta “pikuetara” azaltzeko jendearen jakinduria ezean oinarritzea ez zait serioa iruditzen.
Aurrekoan esan dut ez dudala zu komentzitzeko gutizia eta ez nuen beraz teman jarraitzeko asmorik. Baina hirutan esan didazu nola ote litekeen “pikota”, “pikuta” bihurtzea euskaraz, eta, beste kontuak aipatzen nenbilela, behin eta berriz ahaztu zait horri heltzea. Erantzuna zor dizut beraz. “O” bat “u” bihurtzea ez da euskaraz harrigarria. “Arku”, “mediku”, “siku”, … Ez bakarrik hitz amaieran: “Itote/itute”, “ingoma/inguma”. Baita “o” hori erdaratik datorrenean ere: “kipola/tipula”. Eta esku artean ibili dugun adibidearen antzekotasun fonetikorik handiena nahi baduzu, begiraiozu “zikota/zikuta” bikoteari, biak baitira euskarazko formak.
Tira, tira… ez genuen pentsatzen hainbeste tira-bira egongo zirenik “zoaz pikutara” esamoldearekin! Txundituta geratu gara!
“vete a la mierda” itzulpena eztabaidagarria iruditu bazaizue… euskaragara.net webgunea eta liburuan, halako beste pilo daude!
Kontua da castellanoparlante bati azaltzeko orduan, aldagai asko daudela bitartean: bere maila, literalitatea edo logika nahiago duen, bere euskal “sen”a (hemen batzuek aipatutakoa), zuzentasun gramatikala, arau pnemoteknikoak, azalpenean ez luzatzeko dugun nahia…
Ziur material horretan ados ez zaudeten zirrikitu asko daudela. Baina guri, hori bost. Gure helburua ikasleek era eraginkorrenean ikastea da.
Edonola ere, nik Peru Dulantz-en azalpenaren ildotik noa (ez gustuko dudalako, baizik ta hori baita euskal moldaera). Hau da, “pikutara”, “mugagabe”ko forma berezi hori da:
“Neskatan” edo “mutiletan joan” (ligatzera), “ogitan joan” (ogiaren bila), “uretara bota”, “perretxikotan joan”, “belarretara bota”…
Nagorek idatzitakoa ez dut ondo ulertu, baina berak eta beste batzuek esan duten bezala, “picota” duela mende gutxi arte erabiltzen zen tresna makabroa zen. Nik neuk ez nuen horren berri, beraz, eskerrik asko ekarpenarengatik!!
Nik Eibarren nagusiei entzun izan diet “Joan Otxandixora pikutara” eta nire ustez esamoldea hortik dator. Otxandion hotz handia egiten du (hortik izena) eta ez da pikurik heltzen.
Beraz antzarrak ferratu ezin diren bezala, Otxandixon ezin da pikurik batu. Denboraren poderioz laburtu egin da eta “pikutara bidali” bezala gelditu da, behintzat Euskal Herriko alde hontan.
Bittor Kapanaga euskalzaleak Eibarren egin zituen ikasketak eta gero lan, eta adarra jotzen zioten sarri Otxandixoko pikuekin. Behin igandez Eibarrera zihoala Berrizko familitartekoak bisitatuz piku batzuk eman zioten, eta arro arro joan zen Eibarrera “Otxandixoko pikuak” erakutziz.
Oso posible da, zuk esaera entzun duzun testuinguruan euskaldun zahar haiek zuk esanda bezala erabiltzea eta Otxandiora pikuak biltzera bidaltzea, sagastira pikuak bidaltzearen pareko izatea, alegia, ezinezko lan parregarri baten metafora, antzarrak ferratzearena bezala. (Otxandiok izena “otsoari” “hotzari” baino gehiago zor bide badio ere). Baina hori horrela balitz ere, horrek ez du esan nahi esaeraren jatorria hori denik eta esaera beti eta alde guztietan horrela ulertu denik. Hori da adierazi nahian nabilen ñabardura. “Pikutara joan” adierazten den adibide gehienetan ez da Otxandio bezalako leku izenik ageri. Beraz, teoriaz bi aukera daude: Bata da kasu guztietan horrelako leku izena galdu izana. Eta bestea da leku izen hori elementu txertatu berria izatea. Honelakoetan, hobeto ulertzen den bertsioa izan ohi da berriena, gizakiok zer esaten dugun ulertzea atsegin dugulako. “Pikota” izena euskaldunen hiztegitik erori zen unean, esaldia herren geratu zen, ulergaitz bihurtu zelako, eta hortik aurrera etengabeko joera egon da nola edo hala ulergarri bihurtzeko. Ibilbide hau behin eta berriz gertatzen da hainbat alorretan, hiztegian, ipuinetan, mitoetan, … eta ez euskaraz bakarrik baizik eta munduko hizkuntza eta kultura guztietan. Ditxosozko esaldia “pikotari ” ala “pikuari” lotzen zaion argi eta garbi esateko, aspaldiko eskuizkribu zaharren batean aurkitu beharko genuke, zalantza izpirik uzten ez duen moduren batean aipaturik. Horrelakorik ez dugunez, historia, fonetika, semantika, eta bilakabide arauak ditugu, aukera guztiak aztertu eta nork bere gustukoenaren alde agiteko. Baina gustuak gustu, gertatu gerta daiteke “pikota” jaio eta “piku” bilakatzea. Esan bezala, sarritan gertatzen den kontua da. Eta honenbestez pikutara noa. Zuek asmatu zertara.
Haibeste ate, horrenbeste maratila.
Mendibeltsu:
Hemen pertsona bakarra tematu da “picota”rekin, eta inolako frogarik gabe (kontuan hartzeko moduko zantzurik ere ez du eman, eta eman dituen ustezko “frogak” okerrak ziren), bere ustean baino ez da oinarritu. Kontrakoa, berriz, ondo oinarrituta defenditu dugu batek baino gehiagok. Eta horietako batzuek “autoritas” dezente zutela zirudien (ni ez nago hor, jakina).
Bideo honetan bitxiena da aurkezle batek euskaraz zerbait esatea.
Itzulpenarekin elkarri mokoka gora eta behera ibiltzea, euskaldunen burugogortasunaren ispilu. Baita bitxia ere.
Bitxia? Ez ba! Izatekotan negargarria da. Eta nik dakidala, hemen ez da inor itzulpenaz aritu, ezpada euskarazko esanahiaz. Itzulpena, horixe bai pena, baina zenbaitek geronen burugogorkeria aipatuta guztia zuritzen dute. Ez da hala baina! Kontua da euskaldun askok euskaraz mintzatuta ere erdara dugula barrenean sartuta, hau bai akabera goxua!