Italia Afrikatik hurbil?

NDQ2Nw==

Historia palakadaka agertuko zaizu Erromako bazterretan eta susmoa duzu Pariseko adokinen azpian hondartza ezkutzatzen den bezala, hemengoen azpian indusketak eginez gero, Mendebaldearen benetako zuztarrak ere bistatuko direla.

Baina Mendebaldea ez ezik, Hegoa ere bada Italia. Kaleetan bizitzeko moduari eta zikinkeriari behatzea besterik ez dago ohar zaitezen hau ez dela Iparreko herri, itsasoaz bestaldeko zenbait herriren traza nabarituko duzula hemen errazki. Eguraldiagatik ere izango da, jakina, eta milaka urtetan eginiko harreman komertzialengatik ere bai: Afrika ez dago urruti.

Hurbiltasun horrek kutsatuta edo, han bezala ikus daiteke hemen dena hankazgoratzeko adore berri bat. Nolabait ere, etorkizuna alda dezakeen erabaki bat ari da hemen gorpuzten.

Gure moduko turista itsuena ere ohartzen da horretaz, hanka historiaz betetako kale hautean jartze hutsarekin.

NDQ3Mw==

 

NDQ3Mg==

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Italia Afrikatik hurbil?”-ri buruz

  • Austria, Frantzia, Slovenia, Kroazia …… eta abarretik ere os hurbil dago Italia. Italia ez da Eroma (erre batekin idazten da, ez bi RRkin).

  • Iñakito Garay 2011-02-28 00:05

    Hau da euskaltzain ugaritasuna metro kuadroko hau! Horrexek galtzen gaitu, zehaztasunaren bila, gogoetarik ez egiteak. Nik ez dakit ezer, eta berdin zait Eroma ala Erroma den, baina Erroma dakarte hiztegiek, Alex: zer zara, pipermin horietakoa ala? Ba egin hazka.