Internetek ez du sekula paperezko prentsa ordezkatuko

Internetek ez du sekula paperezko prentsa ordezkatuko

Internetek ez du sekula paperezko prentsa ordezkatukoPaperezko prentsaren etorkizunaren eztabaida ez da berria, aspalditik dator, hedabide digitalak sortu eta zabaldu zirenetik, alegia. Baina, gaur, unibertso digitalak ia irentsi gaituen garai honetan, eztabaida inoiz baino biziago dago. Paperezko prentsa ez ezik, betiko liburuek ere beren nagusitza arriskuan ikusten dute liburu elektronikoen aurrean. Zer gertatuko da paperezko euskarriarekin?

 

Aurreikuspenak egitea zaila den arren, nik baditut zenbait pista. Izan ere, duela egun gutxi email bat iritsi zitzaidan, postontziz postontzi bueltaka dabiltzan horietako bat, non paperezko prentsaren abantailak zerrendatzen ziren. Irakurri ostean, duda guztiak uxatu nituen; egunkari digitalek nekez ordezkatuko dute paperezko prentsa, azken honen erabilerak kontaezinak baitira informazio euskarri izateaz aparte.

Etxeko erabilerak

  • Zakarra biltzeko: Jakien azalak, kristalak, usain txarreko zaborra…
  • Kotxearen kristalak izotzetik babesteko
  • Mahai herrenak altxatzeko
  • Lurrera eroritako likidoak xurgatzeko
  • Etxez aldatzera zoazenean, objektu hauskorrak biltzeko
  • Txoriaren kaiolaren azpia estaltzeko
  • Txakurraren kaka jasotzeko
  • Hormak margotu aurretik, altzariak eta zorua estali eta babesteko
  • Garajeko zorua babesteko, autoak olioa galtzen badu
  • Intsektu nazkagarriak hiltzeko
  • Tximiniako suak zirikatzeko

 Erabilera hezigarriak

  • Liburuen azalak babesteko
  • Zakurra gaizki portatu denean, muturrean jotzeko
  • Collageak egiteko
  • Paperezko ontzitxoak egiteko
  • Eskulanetarako, oro har

 Erabilera komertzialak

  • Oinetakoak zabaltzeko
  • Gaztaina erreak biltzeko
  • Dendetan, poltsak eta motxilak betetzeko, itxura hobea izan dezaten
  • Loreak biltzeko
  • Jostunek patroiak egiteko
  • Koadroak biltzeko

Aisialdi-erabilerak:

  • Parrillako sua pizteko
  • Botilak biltzeko beren edukia fresko mantentzeko
  • Arropen azpitik jartzeko, bizikletan goazela haize hotzetik babesteko
  • Sorpresa-oparietako kaxak betetzeko
  • Mozorroak egiteko
  • San Ferminetako zezenak jotzeko
  • Parkeetako bankuak bustita daudenean, egunkarien gainean esertzeko
  • Koadro bat margotzerakoan, inguruak estali eta margotik babesteko

Beste erabilerak:

  • Bahitzaileek moztutako hizkien bidez gutunak idazteko
  • Norbait espiatu nahi badugu, egunkariaren atzean ezkutatzeko
  • Intelektual plantak egiteko (daramazun egunkariaren arabera)

Ea orain zein ausartzen den esatera internetek paperezko egunkariak ordezkatuko dituela! Benetan, zure ordenagailu/smartphone/tabletarekin horrelakorik egin dezakezu?

Internetek ez du sekula paperezko prentsa ordezkatuko

UDAZKEN KOLOREAK

2 pentsamendu “Internetek ez du sekula paperezko prentsa ordezkatuko”-ri buruz