Gauza txikien handitasuna
Horrelako zerbait gertatu zitzaidan (“zitzaigun” esatera ausartuko nintzateke) Lekeition, abuztuaren 20ko gauean Konpainiako elizaren aurrean bilgu ginenoi, herriko bandaren kontzertu xumea entzutera. Lehendik ere harrituak ginen gure arteko herritar gazte hauen aurrean, baina abuztuko gau horretan goia jo zuten. Horri gehitzen badiogu gaueko epeltasuna, inguru naturala, argitasun egokia, ilargiaren presentzia aurrez aurre genuen Lumentza mendiko tontorreko gurutzeekin jolasean… zer gehiago esan dezaket!!
Ez dira zozketatuko honelako ikuskizunetan egoteko sarrerak, baina lortuko ahal du U2k antzeko zirrara eta emozioa, beraiek entzuteko parada baldin badut!!
Irudia | Nautikan | Aitor Etxebarria | Creative Commons By SA