Panajachel, Guatemala, 2010eko uztailaren amaiera aldera

Arropa iluna darama, kapela eta guzti. Indigena den arren, ez daramatza kolore ikusgarriak, eta honek fruitu lehorrak saltzen ditu balantza eta guzti. Esku batean hiru poltsa desberdin daramatza, bakoitza fruitu lehor mota batekin, bestean koilara eta balantza txikia. Ez dakigu zer ezkutatzen duen lepotik zintzilik daraman zorroan. Honi ezin izan diogu ezetzik esan, fruituak nola pisatzen dituen ikusi nahi dugu eta.

Gure ondoan makurtu eta zoruaren gainean jarri ditu poltsak eta balantza txikia. Koilara anakardoen poltsan sartu eta balantzaren alde batean jarri du koilarakada bat. 100 gramoko pisua bestaldean. Bi aldeak maila berdinean daudela iruditu zaionean poltsatxo bat atera du lepoan daraman zorrotik eta hantxe sartu dizkigu anakardoak. Trukean 30 Quetzal eman dizkiogu. Hau ez da batere merkea izan baina ikuskizunak merezi izan du.

MzM1Mg==

Irudia | Atitlan | Eric Menjívar | Creative Commons By SA