Gaur jarriko da indarrean BEZ zergaren igoera Hegoaldean

Ez harritu gaur erosketak egiterakoan atzo baino gehiago kobratu nahi badizute. Ez pentsatu dendariak, uda aprobetxatuz edo, prezioak igotzea deliberatu duela, edo kaxako langileak iruzur egin nahi dizula. Badute nahikoa lan lehendik ere kontsumoaren beherakadari aurre egiten. Kontua goragotik dator… 

Gaurtik aurrera BEZ-a igo egingo da Hego Euskal Herrian. Igoera hau ez da berdina izango BEZ mota guztietan. Hala, funtsezko elikadurarako produktuek (ogia, esnea, arrautzak, gazta, fruituak, etab.) ez dute igoerarik jasango, eta %4-ko BEZ-arekin jarraituko dute. Gainerakoan, lehen %7-ko BEZ-a zuten produktuek %8-koa izango dute orain, eta %16-koa zutenek %18-koa.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako gobernuko lehen presidenteordeak beharrezkotzat jo du BEZ-aren igoera hau, honi esker estatuak 5.000 milioi euro gehiago bilduko dituelako eta diru hori behar-beharrezkoa delako laguntza sozialak mantentzeko.

290€-ko igoera familiako

O.C.U. (Organización de Consumidores y Usuarios) erakundearen arabera familien urteko batezbesteko gastuan 290 euroko igoera eragingo du neurri honek. 

MjczMA==

Irudia | %1 eta %2 artean igoko da BEZ-a | John F Hark | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Gaur jarriko da indarrean BEZ zergaren igoera Hegoaldean”-ri buruz

  • Sakrifizio bat batzuetan beharrezkoa da ezta?
    Ea garai hobeak iristen diren