“Sagarren denbora” dokumentala aurkezten dihardute

“Sagarren denbora” dokumentala aurkezten dihardute –

Sagarren denbora. Alfonso Etxegarai eta Kristine Etxaluz: 25 urte deserrira itzultzen“, Gite-ipesek ekoizturiko eta Josu Martinezek eta Txaber Larrategik idatzi eta zuzenduriko lana da. Deserria du hizpide 67 minutuko dokumentalak eta Alfonsoren eta Kristineren arteko harremana argitara azaltzen du. Euskal Herriko herrietan aurkezpenak egiten ari dira orain eta Lapurdi, Bizkaia eta Nafarroa Garaiko hiriburuetan ikusgai izan da dagoeneko. Gaur Plentzian estreinatuko dute 20.00etan Kultur Etxean. Bihar Azpeitian, Betharram aretoan eta etzi EHZ festibalean eguerdiko 13:30ean. Donostiako Zinemaldian egonen dela ere jakinarazi dute.

MjczMQ==

Kristine Etxaluz xiberutarra da eta Alfonso Etxegarai, berriz, bizkaitarra. Biak egon dira Euskal Herriaren askapenerako mugimenduari loturik gaztetatik. Elkarrizketen bidez, bi protagonistek haien harremanaren hasiera kontatuko dute, gaur eguneko egoera azaltzera heldu arte. Alfonsok Sao Tomen jarraitzen du deportaturik eta Kristine, hilabete batzuetan Euskal Herrian eta beste batzuetan Afrikako irla ttikian bizi da. Batzuetan hurrun, bestetan gertu, eta herrira itzultzeko itxaropenez beti.

“Sagarren denbora” dokumental trilogia bateko bigarren atala dugu. Itsasoaren alaba izan zen lehena, zeinak GALek hildako herritar baten alabaren historia kontatzen baitu. Hirugarrenak, euskal preso baten eta kanpoan den bere maitearen arteko harremana azalduko duela iragarri dute.

Aurreko lana ez bezala, hau 10 eurotan paratu dute eskuragai, izan ere, aurrekontu murritzarekin eginiko dokumentala baita. Dena-den, creative commons lizentzia aitortu diote DVDari.

Irudia | Dokumentalaren azala | Etete | Creative Commons By SA
deportazioa, errepresioa, gatazka
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude