Galderak: Eta E.Coli bakteria laborategi batean sortua bada?
E.Coli bakteria bioingeniaritza bidez sortua bada giza biktimak nahita sortzeko helburuarekin? Nolatan agertu da bat-batean elikagaietan? Artifizialki sortua bada eta elikadura katean nahita sartu badute? Industria farmazeutikoaren mesedetan erasotzen duen arma biologiko baten aurrean gaude?
Nola liteke bakteria bat zortzi antibiotiko mota desberdinekiko erresistente bihurtzea bat-batean? Baldintza normaletan, e.coli bezalako bakteria motak ez dira antibiotikoekiko erresistenteak; hau da, immunitate hori lortzeko, antibiotikoen eraginpean jarri beharko lirateke behin baino gehiagotan. Benetan gisa horretako superbakteria bat bere kabuz, modu naturalean, sortzeko gai izan da?
XXI. mendeko gizartea beldurraren gizartea da. 2001ean New Yorkeko Dorre Bikiak erori erasotu zituztenetik, beldurraren eta kontrolaren psikosia mundu osoan zabaldu da. Beldurretik abiatuta, boterean daudenek edozer lor dezakete beren menpekoengandik. Gogoratu Erdi Aroan Elizak eta erlijio kristauak betetzen zuten papera.
Beraz, zer gertatu da?
Bat-batean, barazkiak (elikadura osasuntsu baten oinarria, gaixotasunak ekiditen dituen dietaren oinarria) arriskutsu bilakatu dira > jendeak barazkiak kontsumitzeari uzten dio (gobernuei produktu freskoak debekatzea bururatzen ez bazaie) eta prozesatutako elikagaiak (ustezko kontrol zorrotzen ondoren merkaturatutako produktu pobreak) kontsumitzen ditu seguruagoak direlako ustean > gizartearen osasuna kaltetuz doa > sendagai gehiago hartu behar ditugu (pilulak, txertoak, osagarriak…) > industria farmazeutikoak diru gehiago irabazten du (€ $ € $ € $ € $ € $ € $…).
Harrigarria bezain makabroa da, bai. Baina ez al da hipotesi onargarri bat? Mundua arrosa kolorekoa dela uste al zenuen?
Zergatik uste duzu Europako Batasunak sendabelarrak -horrenbeste urtetan zehar gaixoak sendatu dituzten baliabide naturalak- horren begi txarrez begiratzen dituela?
Ez ahaztu, beldurra kontrol tresnarik handiena da. Jendea izututa dagoenean, edozer egiteko eta onartzeko gai da.
Informazio zabalagoa: Forensic evidence emerges that European e.coli superbug was bioengineered to produce human fatalities.
Ba, egia esan, ez ninduke harrituko E-Coli bakterioa laborategi batean sortu izan balute, farmazia-industriak izurragarrizko etekinak eskuratzen bait ditu egile-eskubideen legeek babestutako sendagaiak salduz. Hain zuzen ere, egile-eskubideek botiken salneurria asko garestitzen dutelako eta bere hiritarren osasun onerako eskubidea lehenesten duelako, Indiak ez ditu egile-eskubideak onartzen sendagaien arloan eta munduan generiko gehien ekoizten duen herrialdea da (egile-eskubidez batestutako sendagaien edukin eta funtzio berbera dute sendagai generikoek baina egile-eskubiderik ez dute).