Cayó Lara

Gaur egunkari guztietan agertzen da Cayo Lara Izquierda Unida espainiar alderdi ezkertiarreko burua, suminduekin hizketan. Hain zuzen madrildar bati egin behar zioten desjabetzearen aurkako protestara agertu zen Lara. Herritar gisa suminduekin bat egitea erabaki zuen IUko bozeramaleak, “betidanik” defendatu izan dituen printzipioengatik bustitzea. Herri xehearekin batera protestatzera joan-eta; bai, bustita bukatu zuen. Goitik behera bustita suminduek botatako ur baldekada batez. Politikarien eta herritarren arteko arrakala handia da… zerbait gaizki egin denaren seinale ala?

15m, cayo, cayo lara, democracia real ya, lara, M15, Madrid, Madril, politika, suminduak
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

58 pentsamendu “Cayó Lara”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude