Fukushimatik nor dago salbu?
Lehen ez zegoena aurkitu daiteke gaur Bilboko airean. Fukushimako desastrearen kondarrak iritsi dira Euskal Herrira, zesio eta iodo partikulak. 0,9 miliBekerelio metro kubikotik eta 0,002 miliBekerelio metro kubikora bitartean mugitzen da partikula hauen kontzentrazioa eta adituen esanetan “ez du eraginik izango” pertsonen osasunarengan.
Hori bai, badugu zer pentsatu munduaren beste puntan gertatutakoak hemen ere eragina izanagatik, “muskila” bada ere. Energia nuklearra alternatiba garbia dela sinesten jarraitu behar al dugu?
Albistea beste hedabideetan:
El Correo: http://ttiki.com/25553
Europa Press: http://ttiki.com/25554
Islandian ere nabaritu dute:
Europa Press: http://ttiki.com/25555
Japoniako itsasoaren radiaktibitate igoera larria:
El País: http://ttiki.com/25556
Jakinak dira nuklearraren arriskuak ezbeharrak gertatzen direnean. Gaur egun gakoak bi direla esango nuke.
1. Lanean dabiltzan nuklearren segurtasuna bermatzea.
2. Energia garbi eta berriztagarrien apustua sendotzea epe laburrera.
Norbegia eredu?
http://www.meneame.net/story/noruega-podria-abastecer-energia-limpia-toda-europa