Tabakaleran zuzendaririk ez dago, oraingoz

NDg1NA==

Honela dio oharrak:

“TABAKALERAKO ZUZENDARITZA NAGUSIRAKO HAUTESPEN PROZESUA BUKATU DA

KGNZ-ko Administrazio Kontseiluak pasa den abenduan deialdi publiko bitartez zuzendaritza nagusia hautatzeko ireki zuen prozesua inor aukeratu gabe bukatutzat ematea adostu du aho batez.

Hautespen prozesu osoa egin ondoren, hautagaiek “lanpostuarekin bat datozen gaitasun guztiak eta/edo beharrezkoak direnak” betetzen ez dituztela baloratu da. Tabakalerako zuzendaritza nagusiaren hautaketarako deialdia abenduaren 19an argitaratu zen komunikabideetan, lau egun lehenago onartua izan eta prentsaurrekoan jakitera eman ondoren.

Ondorioz, KGNZ-ko Administrazio Kontseiluak aho batez erabaki du lehenbailehen beste prozesu bat zabaltzea hautagai egokia aurkitzeko. Donostia, 2011ko martxoak 31 OHARRA”.

Irudia | Tabakalera: zaldi txarrari, dena euli | Catorze14 | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.