Familia ezkaratzean, bizilagunak kalean, Kutxa tartean
Hirugarrenean ez dira saiatu ere egin, irailera arte atzeratu dute etxe utzarazpena. Bizilagunen elkartasunak saihestu du familia kale gorrian uztea. Gipuzkoako Kutxari hipoteka ezin ordainduta dabil Kataluniako Montcada herriko familia hau, ondorioz etxea uzteko agindua jaso dute.
Azken asteetan “suminduen” mugimenduarekin bat badirudi, mediatikoki behintzat, etxe utzarazpenak gelditzeko saiakerak areagotu egin direla. Elkartasun uholde gisa atzeman daiteke egoera hau. Bankuak irudimen kolektiboan inoiz baino ospe txarragoa dute eta haien aurkako gerra baketsua abiarazi da.
Bidegabekeria galanta dirudi: geure diruaz haien akatsak barkatu ostean, txiroenak kale gorrian uzteko lizentzia dute. Are gehiago, etxebizitza kenduta ere zorra mantendu izan zaie askori.
Montcadako kasuan, bizilagunek Kutxari eskatu diote familiari prezio merkean alokairuan eskaintzea etxebizitza mantendu dezaten. Lehenengo bi saiakeretan huts egin zuten eta gaurko antolatuta zegoen etxe utzarazpena irailera arte bertan behera utzi dute.
Iraultza txikien aroa ote dator?
Gaur da ekainaren 21a. Gertatu denaren berririk bai?
Irailera arte atzeratu dute, artikuluan ere jartzen du; El Paísen:
http://goo.gl/HxOc8
Ah bai, testua irakurrita bideoa ikusi nuen eta horrekin geratu nintzen.