Panes et circenses?

Espainiako kirola urrezko aroanKasualitatea ala kausalitatea: Espainiari krisiaren gogorrena lehertu zaionean, kirolean urrezko aroa bizitzea honek (doping kasu nabarmenekin, dena esan behar bada).

Oraintxe Nadal, Contador, Espainiako Futbol selekzioa, inoiz baino jokalari gehiago NBAn, saskibaloiko selekzioa, Fernando Alonso… Espainia lehen mailako potentzia da kirolik garrantzitsuenetan, nahiz Olinpiadetan urrun egon, dominak pilatzeko borrokan.

Kasualitatea ote da baina urrezko aro hau krisi ekonomiko larrienarekin gertatzea? Jaime Lissavetskyrekin Kirolerako Estatu Idazkaritza bat sortu zuen Gobernuak kirola sustatzeko eta horrek ere izango du eraginik. Baina eta dopingak? Puerto aferarekin lehenik eta Galgo delakoarekin gero, Espainia lege murriztailerik gabeko erresuma librea denaren irudipena dabil Europako gainerako herrietan, atletismo eta txirrindularitzan espainiarrek lorturiko emaitzak susmopean jarraitzen direlarik.

Kirolak distrakzio handiko arma funtzioa du Espainian. Futbolak Bartzelonarekin izan duen jarraipena ikusi besterik ez dago. Kirol loria ez ote da baina arazo larriago batzuen estalgarri nahitazkoa?