Bartzelona-Athletic: Ezinezkoa posible egitera

Yes we can - Acegas cc
Yes we can - Acegas cc

Caparrosek argi dauka ia ezinezkoa dela Bartzelonaren aurkako partiduan bi gol gutxienez sartuta irabaztea. Hala adierazi zuen hedabideen aurrean Utrerako entrenatzaileak: “Oso probabilitate gutxi dugu trofeoa etxera eramateko”.

Txapelketa askotan lehiatzearen desabantailak pairatzen ari da Athletic. Hurrengo ostegunean Tromsoe-ren aurkako norgehiagoka jokatu behar du Norbegian, eta bertan erabakiko da ea bilbotarrak UEFAko ligaxkan egonen diren ala ez. Horregatik hamaikakoan aldaketa ugari egin behar du partiduro, jokalari garrantzitsuei atsedena emateko. Esaterako, Bartzelonara ez dute bidaiatu ez Yestek, ez Javi Martinezek, ez Amorebietak, ez Ociok, ez Susaetak, ez Muniainek eta ezta De Marcosek ere. Hamaikako berritua ikusiko da gaur Nou Camp zelaian; atezain, betiko legez, Iraizoz; atzean Iraola, San Jose, X. Etxebarria eta Koikili; erdian, Gabilondo, Gurpegi, Orbaiz eta David Lopez; eta aurrean, De Cerio eta Toquero.

Ezinezkoa posible dela erakustera doaz Herrialde Katalanetara, ilusio eta gogoz, hamaikako titularrean sartzeko motibazioz, Superkopa etxera eramatera. Zaila izango da ordea Ibrahimovic-en Bartzelonari ezustekoa ematea…

Etxeberria doan, eta eskerrak!

Aurten Joseba Etxeberriak doan jokatu behar duela eta izugarrizko laudorioak jaso ditu elgoibartarrak. Lehen aldia da historian jokalari batek horrelako balentria egiten duena. A zer maitasuna eta koloreak sentitzea. Baina, ez du eta partidu batean ere titular jokatu? Ezta Superkopako partiduan ere!

Eskerrak doan jokatzen ari den, zeren bestela ederra negozioa…

(Partidua zuzenean emitituko da 22:00etan TVE1 katean)

Ekaitza bainuontzi batean