Bartzelonak 3-0 Athletic: Ezinezkoa ezinezko

Messi, bi golen egile - Thundershead cc
Messi, bi golen egile - Thundershead cc

Athletic oso ahul baten aurka 3-0 irabazi zuen bart gauean Bartzelona handi batek. Ohiko ez diren jokalariek ez dute inolako aukerarik izan Guardiolaren mutilen aurka. Azken batean diruak agintzen du ezta?

Partidua laburtzeko esan daitekeena da Athletikek izandako aukera bakarra Orbaizek izan zuela falta jaurtiketa indartsu batez. Valdes atezainaren aurpegiaren plano bakar bat ere ez zen agertu telebistan, ez zuen baloi bakar bat ere ikutu, Orbaizen jaurtiketa kenduta. Messik bi gol sartu zituen, bat penaltiz eta falta den gola Bojan gaztearen ekintza izan zen. Zlatan Ibrahimovic aurtengo Bartzelonaren fitxaketa garestiak joko polita erakutsi zuen detaile ederrak utziaz, eta bigarren zatian aldatu zuen entrenatzaileak txalo zaparrada jaso zezan. Ligak dirudienez ez du kolorerik izango aurten ere. Herrialde Katalanetako taldeak horrela jokatzen badu, argi dute Cristiano eta konpainiak, geldiezinak izango baitira titulura bidean.

Ostegunean Norbegiara

Ostegun honetan du zita Athletikek Norbegian Tromsoe taldearen aurka. Caparrosek ordurako gorde ditu leoi basatienak eta ligaxketarako txartela lortzeko faborito garbiak dira bilbotarrak. Ikusiko da ea maila ematen duten ipar polotik 300 kilometrora dagoen futbol zelaian. (Partidua ETB1en)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.