Euskal Herriko airean Fukushimatik datorren erradiazioa antzeman dute
Deiak, El Diario Vascok eta El Correok bederen eman dute albistea, baina ez ei dago kezkatzeko, albistearen arabera, “antzemandako arrastoak hain dira eskasak presentzia horrek ez dakarkiola arriskurik osasunari ezta ingurugiroari ere, adituen arabera”. Albisteak dio antzemandako balio horiek Lurraren erradiaktibitate tasa propioa baina eskasagoak direla.
Zalantza sortzen du, dena den, oraingo arrastoak kezkatzekoak ez izanagatik ere aire masek partikula erradiaktiboak ekarri dituztela dagoeneko Fukushimatik, eta ondoriozta daitekeela aurrerantzean ere etorriko dela; beraz, balioak handitu egin daitezke.
Sentsibilitate handiko laborategi deitzen diren hauek alerta eta kontrol sarearen parte dira, erradiaktibitate maila kontrolatzeaz arduratzen direnak hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzaren kontrolpean dago laborategi hori, eta EHUko Ingeniaria Nuklearreko Saila da arduraduna.
Fukushimako zentral nuklearreko erradiaktibitatea dagoeneko mundu osora zabaldu da, baina informazio ofizialaren arabera, Japoniaz beste, inon ez dira osasuna kaltetzeko adinako balioak. AEBetan adibidez, Washingtonen eta Kalifornian esnekietan erradiaktibitatea antzeman dute, eta neurriak hartu dituzte esneki ekoizpenak kontrolatzeko