Kontseiluak udalen hizkuntza-politiken neurketa jasotzen duen web gune berria aurkeztu du

2006an egin zen lehen neurketan, datu guztiak liburu batean bildu baziren ere, oraingoan informazio guztia euskarri informatikoan eta sarean eskainiko du Kontseiluak. Web gune honetan, hainbat informazio topatzeko aukera izango du erabiltzaileak.

Hala nola, Kontseiluak egin duen irakurketa osoa, txosten formatuan, udaletan ematen diren aurrerapauso eta atzerapausoak (bi atal hauek parte-hartzaileak izateko helburua dute; bera, edozein herritarrek bere herriko egoeraren inguruko informazioa eman nahi baldin badu, bertan argitaratzea eska dezake).

Kontseiluak sortutako hainbat lan ere jasotzen da bertan, hala nola, ordenantza eta delibero eredugarriak, hizkuntza-politika berri eraginkorrerako proposamena. Bestetik, gai honi lotutako albisteak jasotzen dituen atala ere badago eta baita multimedia artxiboetarako lekua ere. Erabiltzaileak egindako bi neurketen ranking-ak ere ikusi ahal izango ditu bertan. Eta kontsulta xeheak egiteko aukera ere badago.

Horretarako, izena ematea beharrezkoa izango da. Kontsulta xeheak, hainbat aldagai kontuan hartuta egin ahal izango dira, egindako bi neurketetako datuekin. Bestalde, 66 herrik orrialde propioak dituzte, ranking atalean. 2010ean 114 herrietako hizkuntza-politikak aztertu badira ere, 2006an 66 herri izan ziren, horregatik, alderaketak 66 horiek aintzat hartuz egin dira. Martxan dagoen tresna berria udaletako hizkuntza-politiketan interesa duen ororentzat baliagarria izango da.

Udalen hizkuntza-politika neurtzeko web berria

Irudia | Udalen hizkuntza-politika neurtzeko web berria | Kontseilua | Creative Commons By SA
euskara, kontseilua, neurketak, udalak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude