Estatistikek bataz besteko izaki egiten gaituzte

MTEyMA==

Urtarrileko beherapenetan 92 euro gastatuko dituzu EAEkoa bazara, eta hiru euro gehiago, nafarra  izanez gero.

Bataz beste, hiru kilo “mejoratu” omen dituzu gabonetako, afari, bazkari eta bestelako gaindosien erruz.

‘El niño’-ko loterian, aurtengoan, jarri duzun esperantza eta ilusioa, 21, 60 eurotakoa izan da. Eta loteria zekenak, jarritako “itxaropenarekin” baino gutxiagorekin erantzun dizu, baietz?

Azken urteetako joera hautsi, eta jada ordu gehiago pasatzen dituzu interneten telebista parean baino. Astean 13 ordu inguru, hain zuzen ere, eta kasik 12 telebista ikusten.

Enteratu gara, baita ere, iragan urrian, laneko hiru ordu galdu zenituela Facebook-eko profila bisitatzen… eta 3 ordu t’erdi Tuentin!

Badakigu baita ere, urteko hiru kilo txokolate jaten dituzula, edo, gauero 7,05 orduz lo egiten duzula, zure osasunerako zortzi egin beharko zenituzkeen arren. Ziurrenik urdina dela zure kolore gustokoena. Gizonezkoa bazara, bataz beste, 173 centimetro neurtzen dituzula eta 77,5 kilo pisatzen. Eta emakumezkoa bazara aldiz, 164,3 centimetro dituzula eta 63,5 kilo (ez dakit gabonetan hartutako hiru kiloak hemen sartzen ote diren…). Hilabetean 8 aldiz praktikatzen duzula sexua, eta  14 zentimetroko zakila duzula.

Horrelakoak behar dugu izan, bataz besteko izakiok.

Ingurura begiratu eta denok prototipoetatik ateratzen garela ikustea ederra da, ordea. Estatistikak egiaren jabe ez direla jakitea eta, inguruko inork halako premisak betetzen ez dituela egiaztatzea, bataz bestekorik ez dela, finean.