[Azalak] Elkarrizketa mahaiaren lehen bileraren osteko egunkarien azalak

Elkarrizketa mahaiaren lehen bileraren osteko egunkarien azalak –

Elkarrizketa mahaiaren lehen bileraren osteko egunkarien azalak

Pedro Sanchez eta Pere Aragones bi orduz bildu dira Generalitateko Jauregian. Elkarrizketa mahaiaren bileren metodologia eta datak zehaztu dituzte, eta Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen ordezkaritzak bildu dira. Espainiako Gobernuaren ordezkariak Felix Bolaños Presidentzia ministroa, Yolanda Diaz presidenteordea, Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroa eta Miquel Iceta Kultura ministroa dira. Kataluniako Gobernuaren ordezkaritza ERCko kideek soilik osatzen dute, Pere Aragones presidentea, Laura Vilagra eta Roger Torrent kontseilariek (JxCat kanpoan geratu da). Aldenduta daudela aitortuta, epemugarik gabeko elkarrizketaren alde egin dute Aragonesek eta Sanchezek. Kataluniako presidenteak berretsi egin du konponbidea adostutako erreferendumaren eta amnistiaren bidetik iritsiko dela. Elkarrizketa mahaian biltzen segitzeko borondatea agertu dute bi presidenteek, posizioetan «urrun» daudela aitortu arren. Amnistia eta autodeterminazioa ez dituela onartuko berretsi du Sanchezek. Hemen elkarrizketa mahaiaren lehen bileraren osteko hemengo, Kataluniako eta estatuko egunkarien azalak:

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.