Elekak “Itzulpen automatikoa: eraginkortasuna handitzeko tresna” izeneko mintegia antolatu du
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago.
Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.
Mintegiaren helburua
Itzulpen automatikoak nola lagun gaitzakeen aurkeztuko da, administrazioko gaztelania-euskara itzulpen-lanetan. Itzulpen automatikoa erabiliz eraginkortasuna nola handi daitekeen erakutsiko da, eta horretarako zein baliabide behar diren azalduko da.
Egitaraua
- 9:45 – 10:00 Harrera
- 10:00 – 10:30 Zer da itzultzaile automatiko bat? (Ibon Aizpurua)
- 10:30 – 11:15 Itzulpengintza automatikoa administrazioko itzultzailearen bidelagun (Karlos del Olmo)
- 11:15 – 11:45 Atsedenaldia – Kafea
- 11:45 – 12:30 Demostrazio praktikoa
Datu praktikoak
- Data: 2011/09/29
- Ordutegia: 10:00-etatik 12:30-era
- Iraupena: 2,5 ordu
- Lekua: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Zelai Haundi kalea 3, Osinalde Industrialdea, 20170 Usurbil. Ikusi kokapena.
- Antolatzailea: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Nori zuzendua
Administrazioko itzulpen-arduradunei eta euskara-arduradunei eta administrazioan itzulpengintzan aritzen den edonorentzat.
Izen ematea
Izena ematea doakoa da, horretarako bete ondorengo formularioa
Informazio gehiago
Posta-e bidez: info@eleka.net
Telefonoz: 943377225 (Ibon)