Eguzki bideoak, Iruñeatik mundura. Biba zuek!

Eguzki Bideoak proiektu herritarra da. Kooperatiba alternatiboa. Ekimen independientea. Ikusentzunezkoen munduan irla bat. Irla gero eta erakargarriagoa, hori bai.

To shoot an Elephant dokumentalarekin egindako lana txalotzekoa da. Besteek argitara eman gura ez zituzten irudiak hartu eta dokumental itzela montatu dute Alberto Arce eta Mohammad Rujailah gidoi eta zuzendaritzapean.

Dokumentala ekoiztu eta plazaratu dute. Argitara eman, eta zelan? Global screanning bat antolatuz mundu mailan. Iruñeatik (EH) mundura. Ez da broma gero. Mundu osoko bost kontinenteetan ikusi da Gazako sarraskiari buruzko dokumentala. 300 emanaldi egun berean, urtarrilaren 18an. Eta horregatik, lorpen itzela dalako, Eguzki Bideoak ekimena zoriondu beharrean gara. Biba zuek!

MTI0OA==

Eguzki Bideoak irratia.com emankizunean. 2010eko urtarrilaren 18an

To shoot an Elephant euskarazko wikipedian. Eta ingelesezko Wikipedian.

To shoot an Elephant dokumentala osorik eta euskarazko azpitituluekin. 

Azpimarratzekoa da oso, eduki guzti hauek creative commons lizentziapean egin direla, libreak direla eta horrela zabaldu eta hedatu dela mundu osoan. Hasi DVDetatik, Interneteko dokumentala osorik, azpitutulatutako irudak sarean eta abar luze eta interesgarri bat.

MTI0OQ==

Irudia | Eguzki bideoak | eguzki | Creative Commons By SA
Irudia | Eguzki bideoak | eguzki | Creative Commons By SA
bibazuek, copyleft, dokumentala, eguzki, ikusentzunezkoak, Palestina
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

Zer duzu buruan “Eguzki bideoak, Iruñeatik mundura. Biba zuek!”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-01-19 17:04

    Eta lan eskerga hori aitortu eta txalotzen dugunez, beste batzuen lanak saretik debalde jeisten baditugu ere, “To Shoot an Elefant” filma erosi egin dut, beraien gunean bertan, kultura denona izan arren, egileak burua hortara edukitzea nahi badugu (eta emaitzak ikusita, zinez, nahi dugu), dilistak norbaitek pagatu behar dizkiolako, eta filmaren kopia bategatik 12 Euro bakarrik kobratu dizkigutelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude