Egonian

MTI0MA==

Oso txikitatik irakurzalea den lagun batek kontatu zidan, umetan, errieta egiten ziola amak irakurtzen harrapatzen zuenean. Ez zen, itxuraz, probetxuko zeregina. Nik ere gogoan dut etxean ez zela oso egokitzat jotzen liburu batekin nire baitan bilduta ikustea. Denbora galtzea zen. Ez dakit oso diferente izango zen neska beharrean mutila izan banintz, baina ez noa horretara.

Ez dut uste gure gaztetxoren bat irakurtzen topatuz gero, gaur egun horrelakorik gertatuko litzatekeen, baina ezer egin gabe, alferkeritan, alegia, topatuko bagenu? Bakarrik, ezer egin gabe, ametsetan? Ez litzateke erantzuna izango gure amen antzekoa? Aisiaren kulturan bizi garen arren, ez dugu ondo ikusten ezer egiten ari ez dena. Noraezean ibiltzea ez da egokia. Ezertan pentsatu gabe egotea, plangintzarik gabe, egiten duzunari batere etekinik atera gabe, egonian… ez da egoki ikusten. Lagun artean bazaude, tabernan, terraza batean, edo pasieran, tira. Kirol jardueran bazabiltza, ondo. Bakarrik, ordea, ezer egin gabe, denbora galtzea da.

Baina, ez duzue inoiz pentsatu izpirituaren gelditasun hori gabe ezinezkoa dela sorkuntza? Nola eta non, bestela, sortu zaizkizue sormen-lan ederrenak?

Irudia | pentsatzen ala egonian? | Zahualli | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz