Brasil izango da munduko txapelduna

MjM1NA==

Bi herrialderen arteko populazioa, pertsona bakoitzeko Barne Produktu Gordina (BPG) eta esperientziaren arteko ratioan oinarritutako formula baten bidez. Beste era batera esanda, biztanle asko dituzten herrialdeek harrobi handiagoa dute  futbolari onak ateratzko. BPG handiagoa dutenek baliabide gehiago dituzte formakuntzarako, eta futbolean aritzeko tradizioa duten herrialdeetatik jokalari hobeak aterako dira. Guzti horri  ‘factor campo’ delakoa gehitu behar zaio, ez baita berdin etxean edo kanpoan jokatzea.

Simon Kuper eta Stefan Szymanski ekonomilari eta futbolzaleak (Soccernomics liburua argitaratu zuten Azaroan) dira algoritmo famatua sortzeko burua ederki astindu dutenak.

Sortu duten formularen arabera, populazio bikoitza izateak edo pertsonako BPG bikoitzak gol baten %10a balio du. Hasiera batean ez dirudi aparteko garrantzia duenik, baina Suitzaren BPGa pertsonako Ghanarena baino 100 aldiz handiago dela ohartzen bagara, bada zerbait.  Futbolean esperientzia bikoitza izateak golaren erdia baino gehiago balio du. Azkenik, etxean jokatzearekin golaren 2/3 egina duzu.

Erresuma Batuko Wired aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera sistema honek 100 partidatatik 72tan irabazlea zein izango den asmatzen du.

Eta lasai, ez zaitez kalkuluak egiten hasi. Hementxe dituzu Mundialeko emaitzak. Inprimatu irudia eta zoaz apustuak egitera!

Asmatzen ez baduzu, ez bota errua niri. Simon eta Stefan Londresen aurki ditzakezu.

 

 

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.