Balconing, atzerritarren moda Balear Uharteetan

Balconing da aurtengo modako jolasa. Youtuben jolas arriskutsu hau azaltzen duten bideo aunitz aurkitu daitezke. Jolasa erraza da, hoteleko balkoira igo eta igerilekura salto egin beharra dago. Erraza da, bai, baina erraza bezain arriskutsua ere. Izan ere, jadanik 8 pertsonek galdu baitute bizia beren buruak balkoitik bota dutelarik. Zaurituak ere asko eta azken bi hilabeteotan 30 istriputik goiti izan dira. Normalean gazte atzerritarrak izan ohi dira balconing praktikatzen dutenak eta alkohol kontsumoa jolasarekin estuki loturik dago. Balear Uharteetako hondartzetako hoteletan jarri da modan.

Fenomeno hau, baina, ez da berria. Ibiza eta Maiorkan balconing egiten zuten lehenagotik ere. 2008. urtetik, gutxienez 11 pertsona hil dira moda honen erruz. Baina aurten izugarri hedatu dela diote hoteletako arduradunek. Horregatik, askok segurtasun neurriak hartu behar izan dituzte, barandak paratuz adibidez.

MzExMg==

Webgune eta guzi

Sarean balconinga nahiko hedaturik dago ere. Youtubeko bideoez gain, bloga ere badu jolas honek. Hori bai, bertan sartu eta “ez ezazu txorakeria hau egin” dio letra handiko bannerrak. Albiste ezberdinak aurki daitezke bertan, baina batez ere espainiar Estatuko egunkarietan gaiaren inguruan agertutako albisteak. Espainiara oporretan joateko informazioa ere eskaintzen du blog honek.

http://www.youtube.com/watch?v=i-MgYNg_HrA&feature=player_embedded

Irudia | Balconing Youtubeko bideoan | zz | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA

2 pentsamendu “Balconing, atzerritarren moda Balear Uharteetan”-ri buruz