[Azalak] Madrileko hauteskundeen ajea eta Urkulluren Dekretua gaurko egunkarien azaletan
[Azalak] Madrileko hauteskundeen ajea eta Urkulluren Dekretua gaurko egunkarien azaletan –
Madrileko hauteskundeen ajea gaurko estatuko egunkarien azaletan, eta gurean Urkulluren Dekretua eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia. EITBk jaso du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur eztabaidatuko eta erabakiko duela Eusko Jaurlaritzak koronabirusari aurre egiteko onartu nahi duen dekretuaren inguruan. Igandean indarrean jartzeko asmoa du Jaurlaritzak, alarma egoera amaitzen denean. Iñigo Urkulluk planteatzen dituen neurriei buruzko erabakia, hala ere, ostiralean jakinaraziko dute, Europa Press albiste-agentziak auzitegiko iturriak aipatuta jakinarazi duenez. Jaurlaritza ebazpenaren zain dago, oniritzia jasotzen duten neurri murriztaileak soilik jasoko baititu dekretuan. Iñigo Urkullu lehendakariak argi utzi du bihar sinatuko duen dekretuan jasotzen diren neurriek berme juridiko “nahikoak” izango dituztela, izan ere, bere gobernuak eta EAEko gizarteak “ezin dute erabaki gabeko garaietara eta helegiteen ziurgabetasunera arriskatu”. Hemen gaurko eguneko egunkari eta hedabideen egunkarien azalak.
…
Esan bezala gurean Urkulluren Dekretua eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia hedabideen azaletan, hemen EITB eta Jaurlaritzatik jasotako bideoak gai eta egoeraren inguruan.
Auzitegiak gaur erabakiko du Jaurlaritzaren dekretuko neurrien inguruan
.
Urkulluk ez du helegiterik jarriko eta dekretuak berme juridikoak izango ditu
…
Atzo, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agerraldia Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin batera.
[Azalak] Madrileko hauteskundeen ajea eta Urkulluren Dekretuak gaurko egunkarien azaletan