[Azalak] Kataluniako Hauteskundeak gaurko egunkarietan
[Azalak] Kataluniako Hauteskundeak gaurko egunkarietan –
PSC garaile Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan; Kataluniako bloke independentistak gehiengoa galdu du; Junts+ek ERC aurreratu du, azken honek 13 diputatu galduta (Pere Aragones Generalitateko presidenteak politikaren lehen lerroa utziko duela iragarri du); PPCk Vox aurreratu du, 12 ordezkaritza irabazita; Comuns-Sumarrek 6 ordezkari izango ditu 2 galduta eta CUPek 4 ordezkari, 5 galduz; Aliança Catalanak 2 ordezkari lortu ditu lehen aldiz eta Ciutadans Parlamentutik kanpo geratu da ordezkaritzarik gabe. 5,7 milioi herritar zeuden hauteslekuetara deituta eta parte hartzea %57,8koa izan da (2017an %80koa izan zen). Itun posibleen aritmetika, lehen mugimendu, bloke joko eta hipotesi ezberdinen dantzak hasi dira…