Astean zehar hartzen duzun kopa bakoitzak ekonomia kaltetzen du
Ziur azken aldian lanetik irten ondoren lagunekin edo lankideekin trago batzuk hartzera joan zarela, eta oso posiblea da ere denbora oharkabean pasatzea eta etxera gauerdia pasata iristea, nahiz eta hurrengo goizean lanera joan behar. Ba jakin ezazu, astean zehar eguzkiak alde egin ostean hartzen dituzun kopa horiek guztiak eragina dutela diru-kutxa publikoetan, enpresetan eta, oro har, barne-produktu gordinean. Zehatzago izateko, hartzen duzun gin-tonic bakoitzarekin ekonomiak 1,90 euro galtzen ditu. Nola da hori?
Economic Costs of Excessive Alcohol Consumption in the U.S. ikerketatik ondorioztatu dutenez, AEBek urtero 223.500 milioi dolar galtzen ditu estatubatuarren gehiegizko alkohol kontsumoa dela eta. Kontxo! Baina hori AEBetan! Ba ez pentsa, Atlantikoaren beste aldeko eta Euskal Herriko alkoholaren kontsumoa ez da oso desberdina.
Beraz, nola eragiten diote ekonomiari ostegunetako afariek, adibidez?
- %72 Enpresen produktibitatean eragiten du. Alkohola edan ondoren, langileen errendimendua jaitsi egiten da ajearen ondorioz. Beraz, mozkorraldiak ekonomiaren gaitz nagusia direla esan daiteke.
- %11 Noizbehinkako –gutxi gorabehera esanda– parranden ondoren sortutako osasun-gastuekin lotuta dago.
- %9 Legezkoa dena baino kopa gehiago hartzeagatik sortutako polizia gastuak eta gastu judizialak.
- %6 Edanda doazen gidariek sortutako auto istripuetako gastuak.
Egia da ere hartzen dugun kopa bakoitzak ekonomiari mesede egiten diola, kontsumoa da azken batean eta kontsumoak mugitzen du ekonomia eta, horrenbestez, gizartea. Baina, kalte ala mesede gehiago egiten dio? Tira, argi da mesede egiten diola, bestela, ez ginen hemen izango honezkero!
[…] N. Lazkano: Astean zehar hartzen duzun kopa bakoitzak ekonomia kaltetzen du […]