Donostiako Udalak Amaiurren logotipoa erabili du iragarki batean

Donostiako Udalak Amaiurren logotipoa erabili du iragarki bateanAmaiur koalizioaren logotipoaren antz handia (handiegia) duen iragarkia argitaratu zuen Donostiako Udalak igandeko Gara egunkarian. Hala ere, Ekai Txapartegi Donostiako Udaleko Komunikazio arduradunak ukatu egin du Amaiurren logoan “oinarritu” direnik eta inori min egin badio “nahi gabekoa izan dela berretsi eta barkamena” eskatu dio.

 

Itxurei eta koloreei so egitea besterik ez da behar gertatutakoaz jabetzeko. Donostiako Udalak Amaiur koalizioaren logotipoaren moldaketa bat erabili du igandean Gara egunkariak argitaratu zuen gehigarri bereziko publizitatea irudikatzeko.

“Donostia. Bakearen etxea” lelopean Nazioarteko Biltzarra dakar gogora udalaren iragarkiak. Letren gainean Koffi Annan agertzen da bostekoa ematen ari diren Jonathan Powell eta Gerrry Adamsen artean.

Kasualitatea edo sen txarrik gabea ala disimulurik gabeko publizitate instituzional alderdikoia?

Zer uste duzue zuek?

 

 

48 pentsamendu “Donostiako Udalak Amaiurren logotipoa erabili du iragarki batean”-ri buruz

  • Diseñatzaile berdinak egingo zuen eta…

  • Niri ere halaxe iruditu zitzaidan ikusi nuenean. Ez dakit fede txarrez egina agoen, ala ez. Baina dudarik gabe kontu handiagoa izan beharko lukete gauza hauekin…

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2011-10-25 10:52

    Boterea, botere da, izan da eta izango da, eta duenak, erabili du, erabiltzen du, erabiliko du …, ezker, eskuin, goi, behe, aurre… Ez duenak, ezin.

    Halakoa da etika, ez? Giza kondizio deitu ohi zaio?

    Ondo izan

    Bittor

  • Aizu, arren, seriotasun pittin bat: logoa ez da Amaiurrena, eta antz handia izateak ez du ezer ere esan nahi. Xerlok Holmes asko dago hortik solte. Enfin, hau da denbora galtzea.

  • Joseba Uria 2011-10-25 11:23

    “Joder”, guk ere lupa bera jarri behar genioke bai batzuei zein besteei. Instituzio bat gobernatzean guztientzat ari zara. Niri ez lidake graziarik egingo Eusko Jaurlaritzak PSEren publizitatea egitea, ezta Bizkaiko Aldundiak EAJrena. Kasu honetan, ikusi nahi duenak begien parean du Donostiako Udala Amaiurri keinu zuzena egiten.

    Ez da mundua bukatzen honegatik, baina boterearen erabilera desegokiaren zertzelada da.

    Ariketa bat: Segundu batez jarri diseinatzailearen buruan… (El Mundoren “ETA” argazkiarekin egin zen bezala)

  • Keinu? Zer keinu? Ez dut ulertzen, benetan, zertaz ari zaren. Baten batek keinu horri interesik ikusten dio? Zein, elektorala? Boto zakua zertxobait gehiago betetzeko asmoa? Benetan iruditzen zait disparatatua hipotesi hori, zentzugabea. Alderdiek beren irudia soildu dute, diseinurantz jo dute, estandarragora, eta edonongo diseinatzailek esango luke Udalaren publizitatea guztiz aseptikoa dela, eta tipografia ere ezberdina izaki, Amaiurrekoekin antzekotasun kasuala duela guztiz. Guztiz. Alegia, pentsatzea baten batek bere buruan irudikatu duela ‘udala berdin bakea berdin amaiur berdin guretzat boto gehiago’ ekuazioa aspaldiko txorakeriarik handiena iruditzen zait. Ez dut esango gaiztoa, ze gaiztakeriarik ere ez dauka, hain da txoroa.

  • “Donostiako Udalak Amaiurren logotipoa erabili du iragarki batean”titularrarekin ez nago batere ados.Bi logoek antza dutela egia da baina inondik inora ez dira berdinak.
    Beraz titular hori idazteko orduan kontu pixkat izatea eskatuko nizuke.

  • Erbiak eta untxiak nahasi nahi dituzten horientzat dira berdinak. Ez dakit zergatik, baina betiko mainontzi negartien kontuak direlakoan nago.

  • Joseba Uria 2011-10-25 15:29

    Ez duzue ageriko erreferentzia ikusten? Nire paranoia da beraz?

    Izango da inongo eta inoren kasualitateetan ez dudala sinesten. Banoa psikologoarengana negar pixkat egitera ea txorakeriak esateari uzten diodan.

  • Kaltzakorta 2011-10-25 15:38

    Goiburua okerra da, zalantza izipirik gabe. Donostiako udalak Amaiurren logoa erabili duenik ezin da esan, eta are gutxiago idatzi, eta are eta gutxiago oraindik, publikatu. Egia da, Surioren ETB1eko irudi korporatiboa gorrira pasa zutenean susmo bera izan nuela; egia da ere iragarki honek antzeko susmoa dakarrela. Baina ez da egia logo bera edo berdintsua erabili izanarena. Nahiago dut nik diseinu hau Amaiurren logo petralaren aurrean, eta alderantziz.

    Halarik ere, Amaiur bozkatuko dut ezbairik barik; “Amaiur” eta “Antiguedad” Euskal Herriaren “etorkizunari” begirako proiektuaren firma bezala kaskarrak iruditzen zaizkidan arren.

  • Eta konturatu zarete, Amaiurrek Zuzeuren kolorea hautatu duela arrakastatsuago izateko?
    Eta jarraituko dugu txorradak esaten… ia zeinek titular hobea hautatu?

    Kazetaritza pipiak jota zegoela bagenekien, egungo teknologiak partehartzea eta irekitasunaren izenean, edozer esateko aukera ere ematen digute… eta pitokeriak titular bihurtzen ditugu, eta gure gogoetatxoak albiste…. baina, aski da txo!

    Azkarregi goaz, eta uste dut, apur bat lasaitu beharko genukela guztiok.

    Egungo egoera honetatik, horrelako ertzak ateratzeari kazetaritza deitzen bazaio… aio. Uste dut, hemen batzen garenok badugula zer eskaini, zer landu eta zer gehitu…. ttipikeriotan ibili baino.

    Donostiako udalari nire zorionik beroena duela astebateko egun hori aurrera eroateko laguntza ematearren… Donostia izan dadila kultur hiriburu, bakearen etxe, eta batipat Euskal Herriko hiri interesgarri bat. Bilbo bezain, Gasteiz edo Garazi beste, Iruñearen antzera edo Baionatik gertu….

    Euskal Herriak bizi duen une honetan, batzuk ilargiari begira daude, askok hatzamarrari erreparatzen dio, eta gutxi batzuek atzeraka begira jarraitzen dute. Ortzadarrak kolore asko ditu, eta denetan argitasuna nabari da….
    Barkatu Ortzadarra esateagatik – Deiako gehiagarria da, Herri Batasunaren kolore guztiak ditu, eta gay mugimenduarekin lotuko naute agian- kolore guztiak beharrezko ditugun honetan, aurrera bolie!

  • Amonamantangorri 2011-10-25 16:16

    Hemengo denak ez gara betiko mainontzi negartiak. Bueno, ni bai, pixkat, baina denak ez.

    Denoi gustatzen zaigu pentsatzea gutarrekk beti-beti zintzo jokatzen dutela, ez direla inoiz azpikeriatan ibiltzen. Denok daukagu gure bihotz ttikia eta ulergarria da joera hori izatea, baina Amaiurren fanboi/fangirl inkondizionala izan behar du pertsonak, eta gainera miopea eta daltonikoa, jokaldiaz ez konturatzeko.

    Orain arteko iruzkinetan denok onartu dugu bi irudiek antz handia dutela. Kasualitatea? Benetan?

    Zuria eta urdina Donostiaren koloreak dira, konforme. Eta bi marra xinglez irudikatutako zubi hori? Eta angeluak berdin-berdinak izatea?

  • Bat egiten dut hein handi batean iPtx-k esanarekin.
    Antza duela bai, baina hortik logoa erabili dutela esatera aldea dago.
    Tira, nik ez dut uste behintzat hala egin dutenik.
    Akaso iluso bat naiz.

  • ekai txapartegi 2011-10-25 16:55

    Kaixo lagunak,
    zin dagizuet ez dugula Amaiurren logoa ez erabili ez oinarri hartu. Ez du diseinatzaile berak egin. Ni neu antzaren arriskuaz ez nintzen ohartu ere egin. Oraintxe ohartu naiz, antza eduki badaukatela. Kasualitatea? Intentzio txarrik edo azpi-intentziorik behintzat ez genuen izan. Ez nuke onartuko gainera.
    Norbaiti min eman badio errekurtso estetiko horrek Amaiurren logoaren antza izatea, nahigabekoa izan dela berretsi eta barkamena eskatzen diot.
    Ekai Txapartegi
    Donostiako Udaleko komunikazio arduraduna)

  • mila esker argitzeagatik ekai 😉

  • Tira antza duela ez du inork ukatuko baina nik gauza pare bat jakin nahi nituzke, argazkia osorik al dago? Ez dut uste eta argazkia osorik ikusita antza txikiagoa izango dela ia ziur nago (EHtik kanpo nago eta ezin jakin nolako zen iragarkia). Ta bigarrena, Garan bakarrik atera zuten? Ze hala balitz ez dakit nik Amaiurrek bozka asko irabaziko zituenik (aurretik ez zituenak, noski). Beraz egia da antza baduela, egia da niri etzaidala egokiena iruditzen erakundeak erabiltzea alderdiaren onerako baina aterako duten etekin gutxirako egia esan ez dakit gaizki pentsatu edo hor goitik aipatu den diseinatzaile berdina izatearen arrazoia gertuago egon daitekeen (diseinatzaile guztiek dute gustuko itxura bat eta askotan errepikatzen dute edo Txillida guztiak ez al dira “oso antzekoak”?). Hala ere “gutarrek” kontu handiagoz erabili beharko lukete gure dirua, ez ditzagun besteek egiten dituzten gauzak egin!

  • Nik ez nion batere antzik hartu, hori bai, kolorea antzekoa da, baina baita ZUZEU, HITZA, OTAMOTZ, etabarrena ere, moda kontua seguru!

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-26 08:39

    Nik intentzionalidade politiko handiagoa ikusten diot Joseba Uriak idatzitako goiburuari, logoari berari baino. Gainera, okerra da, kasurik “okerrenean” ere Donostiako Udalak ez lukeelako Amaiurren logoa erabili izango, bere antza duen bat baizik. Dena den, Amaiurren logoaren koloreek Zuzeuren logoaren antza askoz handiagoa dute, Donostiako Udalaren horrena baino. Ez dira inondik ere berdinak. Amnmntngrri, angeluak ere ez dira berdinak, inondik ere.

  • Agian titularra ez da oso zuzena izango. Ez baita Amaiurren logoa. Baina Amaiurren logoarekin duen antza ukatu ezinezkoa da, nahi gabe egiten den identifikazioa oso erraza da. Nik ez dut arrazoirik Ekai Txapartegiren hitzak zalantzan jartzeko, eta ez dut egingo.
    Baina grazia egiten dit zeinen konprensiboak garen berarekin, eta zer ez ote litzatekeen hemen irakurriko beste alderdi baten kasu paraleloan.

  • Ez nau harritzen edozein manipulatzaileak halako sasi-berria idaztea. Bitxiena da ZuZeu-ren lehenengo berria izatea, izan den bezala.

    Eta lehengo egunean Aingeru Epaltzaren zorioneko okada.

    Zeuek.

  • Pablo,
    hemen denetariko testuak ikusi ditugu. Zergatik ezin da hau edo Epaltzarena izan lehen berria? Ez duzu esperoko bada zure ikuspegiarekin bat egiten dutenak bakarrik agertzea.

  • Beñat Muguruza 2011-10-26 16:06

    Bueno…behintzat argi geratu zait, erantzunak gainetik irakurri ondoren, zer nolako gauzak onartzen diren Zuzeu-n, eta zeintzuk matxakatzen diren gupidarik gabe.

  • Muguruza jauna, asko pozten gaitu, geuk baino hobeto eta geuk ez bezala, zeuk hain ondo ezagutzeak zuzeuren ildo editorial ustela. Chapeau!

  • Ezker abertzaleko jarraitzaile askok uste dute kritikatik libre egon behar dutela, edo haiei egindako kritika dena asmo txarrarekin eginda dagoela. Edo bestela, penstatu beharko lukete haiek beste alderdiei egindako kritika guziak asmo txarrarekin eginda daudela.
    Edo denak kritikatzea da zilegi, edo denak kritikatzea da zentsuragarri.

  • ZuZeu-ren administrari anonimo jauna/anderea:

    “Muguruza” esaten didazu niri? Uste duzu hori dela nire benetako abizena? Horrela bada, zergatik seinalatzen nauzu jendaurrean? Dena dela, okertu zara. Jarraitu dezakezu saiatzen.

    Barka nire kritika zehatza bi berri zehatzei eta eman diezun trataera zehatzari ZuZeuren ildo editorial osoari kritikatzat hartu baduzu. Hobe zenuke erantzun zehatzago ematen eta ez urduritasun-amorru hori erakusten.

    Arigato:

    Zergatik uste duzu “Ezker abertzaleko jarraitzaile” naizela? Aingeru Epaltza eta berri bodrio hau kritikatzea egungo “Ezker abertzaleko jarraitzaile” bilakatzen nau automatikoki? Aurreiritzi gehiegi.

    Bitxia gero zure planteamendua; egin dudan kritikagatik inkoherentea naizela diozu. Baina, ez diozu guztiak garela kritikagarria? Ala salbuespenak daude? Esterako; berri honen egilea, Epaltza, ZuZeu, agian zu ere….

    Ez dakit; oso erantzun bitxia besteekiko kritika maitaleengandik etorrita.

  • Pablo,
    hemen, Muguruza sinatzen duenari erantzun nahi diogunean, Muguruza esaten diogu.

  • Kritika egitea librea da eta denok onartu beharrekoa. Dena den, esan beharra dago artikuluaren goiburuak oso itxura txarra zuela. Hortik aurrera, hemen esaten ari diren gauza asko soberan daude. Gauzak ez ditugu hartu behar gerra batean bageunde bezala.

    Niri goiburua ez zait bat ere gustatu, errealitatetik oso urrun ikusi dudalako, baina ez dut uste hori aitzakia denik artikulu-egilea lapidatzeko.
    Ez gaitezen denok horren inkisidore izan. Horixe da euskaldunok daukagun bekatuetako bat.

  • …a! Ahantzi dut. Zu-zeu lan bikaina ari da egiten euskararen eta euskarazko informazioaren alde, iritziak iritzi eta gustuak gustu.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-26 19:57

    Josebak idatzitakoarekin ados.

  • Beñat Muguruza 2011-10-26 20:00

    Egia esan, Josebak askoz modu dotoreagoan adierazi du esan nahi nuena. Jakina, ez naiz Zuzeu kritikatzen ari, eta barkatu hala ulertu bada, benetan. Hemen idatzitako iruzkin askori buruz ari nintzen.

  • Muguruza jauna, estimatua dago, benetan.

  • Pablo,
    nik kritikak defendatzen ditut. Kritika guztiak dira zilegi. Noski, baita ezker abertzaleari egiten zaizkionak. Baina, antza, azken hori ez da zilegi batzuentzat. Besteri kritikak egin zaleak direnek ez dute kritikak jasotzea maite. Are gutxiago euskaldunon bilguneetan. Ezker Abertzalea ente kritikaezina balitz bezala.
    Mezu sail honetan hori ikusten da behintzat.

  • arigato:

    Bai, badakit batzuk ze motako maitasuna diozue kritikari. Berri ganorabako hau kritikatu digutenei berehala “Ezker Abertzalearen” jarraitzaileen kartela jarri eta inork arriskutan jarri ez duen adierazpen askatasuna aldarrikapen demagogikoaren atzean ezkutatu.

    Barregura sortzen zait irakurtzen dizudanean “Ezker Abertzalea ente kritikaezina” dela. Joer, ez zara enteratu azken hamarkadetan mota guztietako komunikabide masiboetan irainak, kritikak eta ostiak jasa/ten dituela ezker abertzaleak egunero egunero? Halaber, Zu-Zeun eta beste webgune euskaltzale batzuetan oka egin arte egun bai eta hurrengoan ere izenburu nagusietan irakurri ditzakegu artikuluak eta berri hau bezalako ergelkeriak ezker abertzalearen erakunde hau ala bestea kritikatzen. Eta diozu “Ezker Abertzalearen jarraitzailek” ez daudela ohituta kritikak jasotzen? Hau eta gero galdetzen dio ene buruari ea planeta berean bizi garen zu eta biok.

    Beitu, sail honetan ikusten dudanetik kontrako ondorioztatzen dut; zuek zarete kritikak jasotzen ohituta ez zaudetenak, eta ohituta ez zaudetenez berehala agertzen zarete demagogia horrekin; hitz potoloak eta mami gutxi. Eta noski, zuek egiten duzuena “kritika garbia” da eta besteek egiten dizuten kritika “lapidazioa”, “ortodoxia”, “intolerantzia”, eta abar, eta abar, eta abar bilakatzen duzue. Buff !!! inbutu legea XXL neurrikoa.

    Amaitzeko argipen bat; Bildu eta Amaiur ez dira ezker abertzalea, koalizioak baizik. Suposatzen dut berri bodrio honen egileak Bildu osatzen duten alderdi guztiak kritikatu nahi zituela, baina zuk eta besteren batek soilik hitz egiten duzue “ezker abertzalearen jarraitzaile”ei buruz. Aurreiritzi edota fijazio sintomatikoa. Eta argigarria ulertzeko zein izan daitekeen zure kokapen politikoa, eta barkatu hau aipatzen badut, baina ikusten dut besteei oso errez egozten diguzula kokapen politiko zehatz bat, eta beraz, segur aski ez zaizu inportatuko gauza bera egiten badut.

  • Joseba Uria 2011-10-27 12:33

    Berri “bodrio” hau idatzi duenak ez du Amaiur kritikatzeko aitzakia bilatu nahi izan, gainera, zalantzarik bazenuen, haientzako izango da nire botoa. Baina, horrek ez du kentzen jarrera desegokia iruditu zaidana agerian jartzea. Sinboloen interpretazioan euskaldunok zoritxarrez badugu master bat, ez da hala? Eta, beste zeozer Pablo, El Mundoko kritiketara immunizatuta gaude denok, onartzeko zailagoak dira “gureen” kritikak, badakizu “traidoreak” nortzuk izan duten ahotan orain gutxi arte.

    Beste dozenaka artikulu idatzi ditut (bodrio handiagoak asko) EAJ, PSE eta PPren jarrerak kritikatzen, egurra ematen: ez dut sekula inoren kexurik aditu. Ez gara jaioberriak eta aurreiritziak ez dira zerutik erortzen.

    Bide batez, badakizu libre zarela Zuzeun zure iritzia idazteko, irakurtzen ez duzuna gustatzen ez bazaizu badakizu zer egin. Nahikoa nire aldetik, hurrengoan hobe. besarkada bat denoi.

  • Oso zilegi dira zure asmoak eta zure boto aukera, eta baita ZuZeu-n ematen dieten nabarmentasuna ere. Zure berri bodrioari egin diodan kritika bezain zilegi, ezta?
    Badakit, “gureak”tzat hartzen ditugunengandik datozen kritikak kostatzen zaigula onartzea, eta zuek emandako erantzunek oso garbi erakusten dute jarrera hori.

    Ez dakit nortzuk diren zure “gureen”, eta beste aldetik, “arigato”ren ildo demagogikoa jarraituz ezin zuen falta zure iruzkinean orain arte inork aipatu ez duen “traidore” hitza. Arrazoia duzu “aurreiritziak ez dira zerutik erortzen”.

    Beste aldetik, gogorazten dizut El Mundo baino askoz komunikabide gehiagok egiten duela zuk esaten duzuna.

    Eskerrik asko ZuZeun dauzkadan aukerak gogorazteagatik, baina ez zait garbi geratzen zure esaldiaren azken zatiaren esanahia: “Bide batez, badakizu libre zarela Zuzeun zure iritzia idazteko, irakurtzen ez duzuna gustatzen ez bazaizu badakizu zer egin”…. Zer esan nahi duzu? Ez dago oso garbi.

  • Pablo,
    nik ez dut esan ezker abertzaleak kritikak jasotzen ez dituenik, esan dut ez dituztela kritika horiek enkajatzen, haserretu ere egiten direla kritiken aurrean. Eta komunikabideetan astakeria asko esan izan dira ezker abertzalearen inguruan. Jakina. Baina uste dut hori, botere mediatikotik jasotako erasana, errazago asimilatzen dutela ezker abertzeleko kideek, ondoko bizilagunak egindako kritika xumea baino.

  • Arigato:

    Graziosoa zure argudioa. Ezker abertzalekoak haserretzen direla kritiken aurrean. Noski; Aralar, EAJ, EA eta abarren inguruan zaudetenok poz-pozik hartzen dituzue, zure iruzkinek islatzen duten bezala, je, je.

    Oraindik ez dut ikusi atal honetan ez ezker abertzalea, ez Aralar, ez EAJ, edota beste alderdien jarraitzaileek berez sinatutako iruzkinik. Baina batzuk berehala hasi zarete identifikatzen “Ezker Abertzalearen jarraitzaileak” berri bodrio hau kritikatu dugunok.

    Zure argudioetan bi mutur aurkezten dituzu: batetik “botere mediatiko” (zer da hori?) eta bestetik ezker abertzalea. Amaitzeko aipatzen duzu hirugarren sexurik gabeko aingeru zerutiarren gune bat: ezker abertzalea kritikatzen duten “ondoko bizilagunok” (kontxo, nortzuk dira horiek?).

    Badirudi “Ezker Abertzalearen jarraitzaileak” hain errez izendatzeko erabiltzen duzun zorroztasuna ahazten zaizula zure burua identifikatzeko politikoki; “ondoko bizilaguna”. Benga , ez izan lotsati, ez baduzu arazorik niri “Ezker Abertzalearen jarraitzailea” deitzeko ez duzu arazorik izan behar zure burua politikoki identifikatzeko, esaterako, Joseba Uriak EAJ, PP, PSOE aipatu ditu, baina badago gehiago. “Ondoko bizilagun” asko ahazten duzue, zuen gustukoenak barne.

  • Pablo,
    ondoko bizilaguna izan daiteke edozein koloretakoa. Eta ezker abertzalea kritikatzen duen bizilaguna izan daiteke edozein koloretakoa (ezker abertzalekoa barne). Baina albiste honetan esandakoari (lehen esan dut izenburua ez dela egokia, baina barruan islatzen dena bai) bodrio esaten diona, edo Epaltzarenari okada, edo ZuZeun horrelako mezuek (izenburuak izenburu) lekua ez dutela uste duena, ezker abertzalekoa besterik ezin daiteke izan. Eta gerri biguna ez duen ezker abertzalekoa, hor goian Amaiurren logoaren antz handia dagoeela esaten duenaren iritziarekin aztoratzen den ezker abertzalekoa, hots, ondoko bizilagunaren kritikak ondo asumitzen ez dituenarena, edozein koloretakoa dela ere bizilagun hori.

  • Izenburua ez dela egokia? Izenburua gezurra da, beraz gezur batekin hasten den artikulo bat, ez da artikulo ez ezer.

  • Arigato

    Bai, “ondoko bizilaguna” edozein koloretakoa izan daiteke, eta “koloretsu” batzuek besteak sailkatzeko (batez ere “ezker abertzaleko jarraitzaile”tzat hartzen dituzuenak) erabiltzen duzuen grina bera erabiltzen duzue zuen filiazio politikoa ezkutatzeko, eta noski, zure gerri malgu horrekin jarraitzen duzu erantzun gabe egin dizun galderari. Zorionez, fobiak ezkutatzea zailago daukazue, eta “ezker abertzaleko jarraitzaileri” diezuen fobia zuek kritika jasotzeari bezain handia dela argi eta garbi erakusten duzue.

    Bitxia da ikustea nola leporatzen diezuen “ezker abertzaleko jarraitzaile”ei kritikak ez onartzea zuek gauza bera egiten duzuen bezala. Hemen argitaratzen diren berri eta iritzi artikulu guztiak txalotu eta kritikatu daitezke, ezta? Ba, denbora falta izan zaizue aztoratzeko eta kritikei ganorazko erantzunak eman beharrean kritikoak lerrokatzeko zuen deabru beltzarekin; “ezker abertzale” madarikatuarekin eta komunikabide handietan behin eta berriro agertzen diren topikoak errepikatzen. Hori bai, zuek “sexu politikorik gabeko aingeru zerutiarren” hirugarren gune batean kokatzen zareten bitartean; “gerri biguna” ala hipokresia galanta? Eta jokaera hori euskal alderdi batzuen eta bere jarraitzaileen berezko ezaugarri bat dela gogorazten dit; kolore desberdinetakoak, noski.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-28 12:18

    Zuzeutik “Astea joan da ihesi!” mezua jaso dut. Bertan, hau idatzi duzue Zuzeukoek: -Amaiur koalizioaren logotipoaren antz handia (handiegia) duen iragarkia argitaratu zuen Donostiako Udalak igandeko Gara egunkarian. Hala ere, Ekai Txapartegi Donostiako Udaleko Komunikazio arduradunak ukatu egin du Amaiurren logoan “oinarritu” direnik eta inori min egin badio “nahi gabekoa izan dela berretsi eta barkamena” eskatu dio-.
    Bada, jakin ezazue niretzat laburpen desegokia dela. Nire ikuspegia hau litzateke:
    -Amaiur koalizioaren logotipoaren antza duen iragarkia argitaratu zuen Donostiako Udalak igandeko Gara egunkarian. Eztabaida goiburuari buruzkoa eta edukiei buruzkoa izan da, batez ere. Ekai Txapartegi Donostiako Udaleko Komunikazio arduradunak ukatu egin du Amaiurren logoan “oinarritu” direnik eta inori min egin badio “nahi gabekoa izan dela berretsi eta barkamena” eskatu dio. Hala ere, Joseba Uria artikuloaren egileak ez du onartu goiburua okerra denik.”

  • Pena da ikustea zelako txotxolokeriak eztabaidatzen zabiltzaten. Hor nonbait goitik Patxik esan duenarekin uste dut eztabaida bukatua beharko lukeela eta batzuk lotsagorrituak dexente. Hau ez da kazetaritza, batzuen pitokeriak albiste bihurtzea baizik, eta horren ardura Zuzeurena. Enfin.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-28 12:21

    Badaezpada ere, esango dut ez dudala Zuzeu manipulatzailetzat, eta Joseba Uriak idatzitakoak gauza interesgarriak iruditzen zaizkidala, kasu honetan izan ezik. Kritikak jasotzeari buruz, ez dut uste horretan ezker abertzaleko jendea eta ezker abertzalekoa ez den jendea ezberdina denik. Eta Zuzeuko jendea ere ez. Eta norbait hau pentsatzen ari bada, seguruasko ni neu ere ez.

  • Pablo,
    ezetz ba, oker zaudela. Nik ez dut arazorik kritikak onartzeko. Hain zuzen hori defendatzen ari naiz, kritikaren sanotasuna. Denak kritikatzea da sano eta zilegi.
    Tamalez, askok ez duzue hori konprartitzen, are gutxiago segun eta ze esparrutan.

    Koloreei buruz: nik zure koloreari buruzko nire ustea plazaratu dut; asmatu badut, zertaz aztoratzen zara, eta asmatu ez badut eta zuk ez baduzu zure kolorea aitortzen, zergatik eskatzen didazu nire kolorea aitortzea.

  • arigato:

    Je, je, je, bai, bai, sinesten dizut kritikak ondo hartzen dituzula esaten duzunean; zure iruzkinetan oso ondo islatu duzun bezala; kritikak egin dutenei “ezker abertzalearen jarraitzaile” kartela jarriz eta haiek egindako kritikak asmo maltzurrez eginda daudela esanez. Oso “sanoa” eta ezaguna zure diskurtsoa.

    Bitxiena da nola identifikatzen dituzuen ni bezalako kritikoak; zure eskemaren arabera bodrio “informatiboak” eta zuen moral bikoitza kritikatzeagatik “ezker abertzalearen jarraitzailea” naizela diozu. Eta neurri batean asmatzen duzu; zentzu orokorrean hitz egiten gehiago errespetatzen ditut ezker abertzaleko kideak “sexu politikorik gabeko aingerutxo koloretsu” hipokritak baino

  • pablo,
    nik ez dut asmo maltzurrik aipatu, kritikak onartzeko zailtasuna baizik.
    Bestalde, etiketarekin asmatu badut, bete betean asmatu dut, eta asmatu ez badut, zu ni bezain “sexu politikorik gabeko aingerutxo koloretsu” hipokrita bezala ageri zara,ez dakit konturatu zaren.

  • arigato:

    bai, badakit kritikak onartzeko zailtasunak dauzkazuela eta etiketatzaile onak zaretela.

    Beste aldetik, sentitzen dut sartuta ikusi baduzu zure burua “sexu politikorik gabeko aingerutxo koloretsu” hipokrita hirugarren gune horren aipamenean, ez zen nire asmoa, edonola ere halako aingerutxoa baldin bazara ez zara aztoratu behar, eta ez bazara are gutxiago…….

    ……..Ostia! …….Irakurri dut aurreko pasartea eta konturatu naiz arrazoia duzula: hipokresia kutsatzen da !!!!

    Uste dut nahiago dudala jarri zenidan etiketa.

  • Hiru kontu:
    Bat ) Donostia, bakearen etxea logoak, Donostiako Badia eta Kontxa bera dakarkidate gogora, goitik ikusita. Koloreak, jada askok esan bezala, oso donostiarrak. Egokiak. Bi ) Notiziaren lerroburuak, aldiz, ez dio batere justiziarik egiten ondorengo berriari.
    Hiru) Amaiurrek hautatutako logoak Adidas eta Danoneren artekoen nahasketa iruditzen zait. Halere gustuko dut, bereziki izena, eta azken honek gure historian adierazten duena. Logo aukerak finean agortzen ari zaizkigu gizarte bisual honetan eta normala da euren artean antzik edukitzeak. Ez nioke buelta gehiagorik emanen. Ziurrenik Nafarroa Oinez, Kilometroak, Araban euskaraz, Korrika, alderdi politiko eta Jardunaldi Mikologikoen logoak aztertzen hasiz gero, antzekotasun bat baino gehiago topatuko ditugu.
    Ziur naiz, dena den, Intereconomíakoak erabat ados daudela lerroburuarekin, eta horren atzean dagoen kontubernio subliminalarekin.