Analistek diote Youtube errentagarria izango dela 2011n

Googleek YouTuberen mozkinak sekula argitaratu ez baditu ere, aitortu zuen azken hiru urteotan urtero hirukoiztu egin zirela irabaziok. Orain, aurtengorako aurreikusten diren zifrekin, bideoen atariak horrenbeste kostatako errentagarritasuna erdietsiko du. Arrakastaren sekretua txertaturiko iragarkietan egon liteke.

Txertatutako iragarki hauek bideoaren azpialdean ageri den iragarkidun laukitxo hori dira, ikusten ari zaren bideoarekin zerikusia duten (ala omen) produktu edo zerbitzuen idatzizko iragarki laburrak.

MzI0OA==

Honez gain, mozkinak bideoetako edukien eskubideen jabeekin elkarbanatzea ere oso garrantzitsua izan da errentagarritasuna eskuratzeko. Izan ere, iragarki txertatudun bideoek astean jasotzen dituzten 2.000.000 bisiten herena mota honetakoa da: Edukien gaineko eskubiderik gabeko erabiltzaileek eskubideen jabeen baimenarekin igotako bideoak.

Bide luzea geratzen zaio oraindik Googleri YouTuben inbertitutakoa berreskuratzeko, orain arte galerak eragin dizkion eta orain 350 milioiko irabaziak emango dizkion bideo ataria 1.650 milioitan erosi baitzuen.

Irudia | Youtube bideo ataria | Daniel F. Pigatto | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Analistek diote Youtube errentagarria izango dela 2011n”-ri buruz