Alzheimerraren aurkako panazearen bila
30 gaixok jaso dute Tideglusib deituriko tratamendua eta gaixotasunaren garapena neurtzen duten bost markatzaileetako lautan somatu dute onura. Beren erreakzioak analizatuz, botika kaltegabekoa dela bermatzeazgain, hobekuntzek ikerketaren garapenarekin jarraitzeko aukera eman diete.
Hawai-en ospatu den Alzheimerraren Nazioarteko Kongresuan aurkeztu dituzte beren ikerketa lerroaren emaitzak. “Alzheimerraren aurka garatuen dagoen ikerketa lerroa da gurea”, adierazi du ikerlari taldearen arduradun Ana Martínezek. Lau urte luzez aritu baitira Alzeheimerrarekin zerikusia duen neuronen heriotza geldituko duen botikaren bila.
Neuronen heriotza animaliengan balaztatu zezaketela frogatu zuten lehenik, Martínezek azaldu duenez. Tideglusib botikak gizakiengan eragin berbera erdietsiko balu, neuronen galera oztopatuko lukeen lehen tratamendua izango litzateke.
Austria eta Alemanian eginiko saiakeren ostean, 25 herrialdetako beste 100 gaixo bilduko dituzte ikerketaren bigarren fasea analizatzeko. Emaitza onuragarria izatekotan, gaixo kopuru zabalagoarengan aplikatuko dute tratamendua urtebetez eta azkenik, Tideglusib merkaturatu egingo dute 2014-15 aldera.
Informazio teknikoagoa jaso dezakezu CSISen eskutik hemen.
[…] Jarraitu artikulua irakurtzen jatorrizko publikazioan: https://zuzeu.eus/2010/07/20/alzheimerraren-aurkako-panazearen-bila/ […]