Aldaketa klimatikoa kontuan hartzen duten eta ez duten enpresen zerrenda
Nahiz eta gehienetan ohartzen ez garen, guk, kontsumitzaile bezala, ikaragarrizko boterea dugu; guk aukeratzen dugulako eta enpresak gure menpe daudelako. Kontsumoaren bidez, geuk saritzen eta zigortzen ditugu enpresak. Eta botere hori aldaketa klimatikoa gelditzen laguntzeko erabili dezakegu. Nola? Ingurugiroa zaintzen duten eta aldaketa klimatikoaren kontrako produkzio bideak dituzten enpresak aukeratuz.
Kontsumitzaile gehienak aldaketa klimatikoarekin kontzientziatuta gaude; baina, nola aukeratu ingurugiroarekin zintzo jokatzen duten enpresak? Piensa en Climak 45 enpresa aztertu ditu ECODES enpresarekin batera eta emaitzak webgunean jaso ditu, aldaketa klimatikoaren kontra jarduten dutenen enpresen zerrendarekin. Horrela, kontsumitzaileoi informazio tresnak ematen dizkigute dendara goazenean zentzuz kontsumitzeko. Asko dira gaiaren inguruan egindako azterketak; dena den, ez dago gaizki beste bat ezagutzea.
Carrefour, Nokia, Samsung, Inditex, Mango, Philips, Sony, Toshiba, L’Oreal, Procter & Gamble edota Ikea dira, besteak beste, aldaketa klimatikoarekin kontzientziatuta daudenak eta hura kontuan izanda ekoizten dutenak. Aldiz, Lidl, Teka, Puig, La Oca edota Casa, adibidez, ez doaz bide zuzenetik eta ez dute zintzo jokatzen.
Zer da zintzo jokatzea? Piensa en Climak ondoko puntuetan laburbildu ditu azterketako 22 irizpideak:
- Karbono isurketak guztiz neurtzen ari al dira?
- Klimaren gainean sortzen duten inpaktua gutxitzen al dute argi eta irmo?
- Aldaketa klimatikoaren kontrako konpromiso irmoa dute eta adierazi egiten dute?
- Beren ekintza, helburu eta emaitzei buruz informazio publiko eta erregularra ematen al dute?
Ta hau sinetsi egin beharko al deu?
kar, kar, kar, kar, kar, kar….
Inoiz ikusi dudan patrañarik handiena (bueno, tira, hori ere ez da egia, egunero ikusten baititut halako gezur publizitarioak)