“Inesaren balada” eleberriaren irakurketa

irakurraldiaHendaiako mediatekan eginen den irakurketa publiko eta jarraiko hau, streaming bidez ere segitu ahal izango da AKELARRE elkartearen gunetik, arratsaldeko 13:30tik 20:00etara bitartean.

Wikipediatik:

Inesaren balada abentura-nobela bat da, XVIII. mendeko kortsario lapurtarren mundura garamatzana, neskato bat da bertako protagonista. Liburu honek Apirila saria irabazi zuen 2001. urtean, bere egilea Hasier Etxeberria euskal idazle, kazetari eta blogaria da.

Inesa Indazubikoak ihes egingo du gurasoen ostatutik, sortetxeari loturik iraun beste aukerarik ez baitzuen han. Pellot kapitainaren bila joango da, harekin itsasoratzeko asmoz. Hark bezala ibili nahi ditu itsasoan eta ezagutu munduak. Tartean, hala ere, hamaika ibilera eta katramila pasatu beharko ditu.

Akelarre, H. Etxeberria, Hendaia, Inesaren balada, Literaura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude