Agosti Xahoren biografia argitaratu du Xabier Zabaltza historialariak
Agosti Xaho Aitzindari Barkartia izenburupean kaleratu du Xabier Zabaltza historialari nafarrak Agosti Xaho idazle eta pentsalari zuberotarraren biografia. Hala ere, Zabaltzaren arabera, “liburu hau biografia bat baino gehiago ideografia bat da. Izan ere, saiatu naiz Agosti Xahoren ideologiako kontu garrantzitsu batzuk azaltzen, polemikoak izan daitezkeenak”. Hendaiako Abadia Gazteluan aurkeztu zuen liburua Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren eta Lurdez Auzmendi hizkuntza politikarako sailburuordearekin batera.
Nor da Xabier Zabaltza hau, Vascongadetako Gobernuaren Hizkuntza asesorea? hau da, Lurdes Auzmendirentzat egunero lanean ari dena?
Aurkezpenaren dokumentuko bigarren parrafoak atentzioa eman dit. Ezaguna egin zait, baina ez zitzaidan bururatzen nondik.
Wikipedian, prefosta: “Agosti Xaho Lagarde (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a – Baiona, Lapurdi, 1858ko urriaren 23a) euskal kazetari, idazle, legegizon, hizkuntzalari eta politikaria izan zen. Bere pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola “Aitorren elezaharra”.
Nola izan daiteke pertsona hain, hain kutrea.
[…] Ikaskuntza – Baiona: Informazioa EKEn b) Argitalpenak Eusko Jaurlaritza – Bidegileak: Liburuaren aurkezpena c) Artikuluak Gara: Agosti Xaho 200 urte Iparraldeko Hitza: Iparraldeko Hitza Euskararen […]