Augustin Zubikarai beka irabazitako Joxean Agirreren “Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu da

zwei_frauen

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duen Augustin Zubikarai beka irabazi zuen iaz Joxean Agirrek “Zwei Frauen (bi emakume) lanarekin. Gaur goizean aurkeztu da Donostiako elkar aretoan.

Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egi-tearekin batera.

Munduaren zentzua maitearen besoetan galdurik aurkitzea; idazketa sedukziorako armatzat erabiltzea; abandonatua izan denaren destino petrala; bi maitale aldi berean eta txandaka edukitzearen ongaitzak… horra eleberrian barrena agertzen diren gaietako batzuk, arte-kontuez gainera: originalaren eta kopiaren arteko aldea, fal-tsutzearen alderdi etikoak, imitatzaileak eredua hobetzen duenekoa…

Idazkeraren malgutasuna, tonuaren adar soinua, kontatzeko moldearen dotorezia eta sentsualtasuna… Irakurleak lehendik ere ezagutzen eta estimatzen dizkion dohainak plazaratzen ditu Joxean Agirrek, Augustin Zubikarai bekaren irabazlea izandako nobela eder honetan.

Hementxe aurkezpenaren bideoa:

 

pasioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude