21 PROLETARIO
21 PROLETARIO
Gure belaunaldiak ez du klase ertaina izatea amesten ere,
gurasoek baina titulazio maila altuagoarekin soldata baxuagoa
eta lanpostu ezegonkorrak izango ditugu.
Gure belaunaldiak ez du alienazioa suarekin konpontzeko zilegitasunik:
ez du Leninen jainkozko bortizkeria ezta Stalinen bortizkeria mitikoa praktikatuko,
ez kutxazainen ez enpresaburuen aurka.
Gure belaunaldiak ez du emantzipazioa edo erreakzioan
esku laua edo ukabila hodeietara altsatuko,
armiarmak, elefanteak edo mailuak haizatuko.
Gure belaunaldia ez dute droga hilkorrek aurretik eramango,
ez dugu epikarik, ez bidaia iniziatikorik, proiekturik, errebeldiarik,
mediokreak gara Afganistanen hiltzen gaituztenean gudan
-anai-arrebak hiltzen ditugula Ekologisten aginduz-,
mediokre nahi gaituzte Duisburgen hiltzen gaituztenean tankerik ez den desfilean,
gure musikek ez dute hitzik, ez da 2010a proletariek Verdi abesten duteneko garaia,
ez da 2010a Wagner barrikadetan langileekin dagoenekoa,
ez da 2010a komunetan Beethoven abesten denekoa,
gure musikek ez dute hitzik, ez dute erritmorik binario alientatutik landa,
gure jaiek ez dute zoriontasunik, tristeziarik,
gure jaietan ezin da dantzatu, ezin da lardaskatu, ezin da narkotikorik kontsumitu,
gure jaietan ezin da jendea ezagutu, ez dago gure geuretzako lekurik ere han.
Mediokre nahi gaituzte
eta guk airerik gabe gelditu arte nahi dugu maitatu.
bestelako ekarpen gomendagarriak hemen:
-Arnold Schlölzel: “Keiner hat Schuld” [junge Welt]
www.jungewelt.de/2010/07-26/001.php?sstr=loveparade
-Claudia Wangerin: “Protokoll des Versagens” [junge Welt]
www.jungewelt.de/2010/07-28/062.php?sstr=love|parade
-Jörg Meyer: “Konzept für Sicherheit in der Kritik” [Neues Deutschland]
-Jörg Meyer: “Loveparade: Versuch einer Bilanz” [Neues Deutschland]
-Ingo Niebel: “La tragedia del Love Parade permite ver la distancia entre política y ciudadanos” [gara]
Izan huntsa!
Gudrun eta Andreas Dresdenetik