AEBek Iranen aurkako gerra plan bat dutela baieztatu dute

Adierazi zuen nahiago luketela, gerra horrek izango lituzkeen ondorioak kontutan hartuta, plana martxan jarri beharrik izango ez balute, baina gaineratu zuen AEBetako gobernuak ez duela sekula aukera militarra baztertu. “Aukera militarrak beti egon dira mahai gainean, eta hala jarraitzen dute”.

Irango gobernuak arma nuklearrak garatzea erabat onartezina dela azpimarratu zuen Mullenek, Errepublika Islamiarraren aurkako ekintza militar batek munduko inguru ezegonkorrenetako batean “bilatzen ez ditugun emaitzak izan ditzakeela” onartu zuen arren.

MzA0NQ==

Berehala iritsi zen Iranen erantzuna, Yadollah Javani Iraultzaren Zaindarien bulego politikoaren arduradunaren eskutik. “AEBek Iran erasoko balute, eskualdeko segurtasuna arriskuan egongo litzateke eta Pertsiar Golkoko segurtasunak mundu guztiari eragiten” diola ohartarazi zuen Javanik. Pertsiar Golkoa eskualde estrategiko bat dela gaineratu zuen, eta segurtasuna arriskuan egongo balitz gogor erantzungo luketela.

Aldi berean, Israelek Errepublika Islamiarra erasotzen badu Tel Aviv kiskaliko dutela mehatxu egin zuen Mohamad Jazai NBEko Iranen enbaxadoreak. Iranek erabilera zibilerako teknologia nuklearraren garapenarekin aurrera jarraituko duela berretsi zuen gainera, NBEk, AEBk eta EBk ezarritako zigorrei entzungor eginda.

Bestalde, Ahmadi Vahidi Irango Defentsa ministroak iragarri zuen Iranek “abuztuaren 22an defentsarako hamarka proiektu berri inauguratuaz” erantzungo diela NBEk errepublika islamiarrera armak esportatzeko ezarri duen debekuari.

Irudia | Teheran, Irango hiriburua | mohammadali | Creative Commons By SA
AEB, gerra, Iran

Zer duzu buruan “AEBek Iranen aurkako gerra plan bat dutela baieztatu dute”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude