2024ko sarrerarik irakurrienak

2024ko sarrerarik irakurrienak –

Bukatu berri da 2024. urtea, eta urtero legez, sarrerarik irakurrienen zerrenda dakargu orain, joandako urtearen laburpen gisara, eta gehien kezkatzen (amorrarazten, pozten…) gaituzten gaiak zeintzuk diren ezagutze aldera.

Etzi, sarrerarik iruzkinduenen zerrenda plazaratuta emango diogu bukaera 2024. urteko laburpen sortari, eta jakina, asko izango dira bi zerrendetan izango diren idatziak, irakurri eta iruzkindu, gurean, elkarrekin baitoaz sarri.

2024ko sarrerarik irakurrienak2.750 sarrera inguru plazaratu ditugu aurten orainkari horizontalean, iaz baino 350 gehiago. Guzti horietatik, berriro ere, 15 inguru izan dira mila ikustaldien langa gainditu dutenak; sei bi milatik gorakoak eta bi hiru mila bisitaldi izan dituztenak. Horietako bat da 2024ko irakurriena, Juan Inazio Hartsuagaren “Erre genituen sorginekin nahikoa ez daukagu”.

Izen abizenez sinatutako sarrerak irakurrienak izaten jarraitzen dute. Gainontzekoetatik Euskararen Jatorriaren “EHUko Letren Fakultateak ez digu “zorioneku” lapurtuko!” izan da irakurriena, 2.500 bisita ingururekin. Salabardoak ekarritakoetatik Amagoia Mujikak Zazpika aldizkarian idatzitako “Baserri usaina”. ZuZeu Gaztea Sariko lehiakide gazteen artean, berriz, Nerea Aldamiz izan da irakurriena. Podcastetan berriz, “[SSK# 1&2] Sumin Samin & Kaos” saio berritzailea izan da arrakastatsuena.

Aipatutako sarrerak irakurrita, bistan da hautsak harrotu dituztenen artean izan direla Alex Sardui eta Jon Sarasuaren adierazpenak, eta Irulegiko Eskuari buruz plazaratutako berriak.

.

.

2024eko SINADURA IRAKURRIENETAKO BATZUK

.

.

.

.

.

2024ko sarrerarik irakurrienak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “2024ko sarrerarik irakurrienak”-ri buruz

  • hausnarketa 2025-01-07 16:42

    Zelakoa den heteropatriarkatua, zuzeu-n parte hartzen dutenak, irakurrienak… gizonez beteteta.

    Zergatik ote?
    Gizonak eta emakumeek pentsatzeko era eta jarduteko era ezberdina ote? huuum…

  • “Heteropatriarkatua”? Nori debekatzen, zailtzen edo diskriminatzen zaio Zuzeun idaztera bere sexua dela-eta? Emakumeek zein gizonek eskumena berbera dute Zuzeun parte hartzeko. Orduan? Ez da izango feminiparanoikratua? Ez da izango den-dena feminiobsesiotik begiratzen duzuela, munduko zilborra izanik mundu guztia zuen aurka ari denaren paranoiak hartu zaituztela? Matematikak genero ikuspegitik eman behar direnez geroztik, edozer gauza espero liteke, alajaina!
    “Zergatik ote?” Ez da izango feminialferkeria? Edo femininteresaeza? Jakina, jakin badakigu feminigaitasuneza ez dela-eta.
    “GizonEEEEk eta emakumeek pentsatzeko era eta jarduteko era ezberdina”. Arranopola! Eta gizonek euren artean, eta emakumeek euren artean. Eta badira gizon eta emakume asko euren artean antzekotasun, partekotasun handiagorekin euren sexu bereko beste zenbaitzuekin baino.

  • Uste dut lehenengo iruzkina ironiaz ari dela.
    Akaso, zentsura saihesteko.

  • Joan Mari Beloki Kortexarena 2025-01-09 23:58

    Arreta ematen du zein neska gutxi ikusten den zerrendan. Hemen gizonezkoek gehiago idazten dute, bistan da. Kontrastea egiten du unibertsitatera doan emakumezkoen kopuruarekin, arlo honetan dagoeneko nesken kopuruak mutilena gainditu baitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude