[Txiorik Onena] 2023ko 29. Astea
[Txiorik Onena] 2023ko 29 Astea –
Urteko 29. astea, zazpi txiotan laburtua.
Asteon, hauxek dira hautatutako txioetan jorratzen diren gaiak: kantauriar freskura, udaltzainen armak, oporrik gabekoak, Euskal Herria XI. mendean, haurtzarora itzulera, apaiz disko jartzaileak eta eliza hutsak.
Joan de asteko txio sortatik Juan Ignacio Perezenak eskuratu zituen bozka gehien, ingurumenari buruzko kezka agertzen zuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Hemendik gutxira kantauri isurialdera etorriko dira turistak itzal bila #mikroipuina
— Idoia Torregarai (@bootxo) August 3, 2023
Polizia munizipalak euskarako B2 ez du nahitaezko, baina pistola bai. #MunduEderraEgitenGabiltza
— leire narbaiza arizmendi ? (@txargain) August 4, 2023
Argazkia Getty images-etik hartu dute, oporretan hirian geratu den benetako pertsona batek bigarren irudiakoarekin antz handiagoa duelako. pic.twitter.com/elhYZDf68p
— Marrakatue (@marrakatue) August 5, 2023
Alemaniako denda batean, Europa 1000. urtean: pic.twitter.com/IeolUU3g1z
— Jon Agramont (@AgramontJon) August 7, 2023
Beti itzultzen zaren lekuak
haurtzarora zaramatzaten
usainak, formak, ibilerakdenbora eta espazioa
banantzen ez direneanbeti eta orain bat direnean
etxean zaude pic.twitter.com/4vVq0DLvSo
— Jon Maia Soria (@maia_jon) August 7, 2023
Jodo! Hor Nonbait ikusi dut apez giristau bat tekno pintxada hagitz guapo bat egiten… Zur eta lur! Edo zeru eta lur, geratu naiz. Zeharo zerulurtuta!
— Gorkaerostarbe (@gerostarbe1) August 7, 2023
#JMJ2023Lisboa pic.twitter.com/DuEgDEllgs
— ???????????? (@umoreaskea) August 7, 2023
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Loiuko aireportuko hegaldien uztaileko markarekin pozik egotea eta, aldi berean, ingurumenaren narriaduragatik eta berotze globalak izan ditzakeen ondorioengatik kezka agertzea kontraesan handia da. Horrekin bizi gaitezke, bistan da hori, baina hobe genuke itsuarena ez egitea.
— Juan Ignacio Pérez (@JIPerezIglesias) August 2, 2023
[Txiorik Onena] 2023ko 29 Astea