[Txiorik Onena] 2022ko 12. astea
[Txiorik Onena] 2022ko 12. astea –
Urteko 12. astea ere saiatu gara zazpi txioko sorta berri batean laburtzen.
Asteon, hautatu ditugun txioetan gai hauexek jorratu dira: Zaplaztekoa, nerabezaroa, martxoaren 31ko Durangoko Bonbardaketa, orkatzak, garraio burujabetza, Korrikaren hasiera eta… udaberriko elurteak!
Joan den asteko txio sortatik, Umore Askearena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
-Badakizue nola esaten duten “zaplaztekoa” Kaliforniako euskaldunek?
-Bel-Air ondokoa pic.twitter.com/gLcOZfvJTs
— ???????????? (@umoreaskea) March 29, 2022
Bai.
Nerabezaroa is coming. pic.twitter.com/sLMFVmk2hg
— Bitor (@bitoralonso) March 31, 2022
Attitte Josek 14 urte bete zituen egunean bonbardatu zuten Durango.
Bere emazte izango zenaren ama Isidora merkatu plazan zegoen, bendejarekin. Babes hartu eta bueltatu zenean, zutik zegoen ilarako asto bakarra berea zen.
Eta tweet batean kabitu ezineko beste mila kontu ??? pic.twitter.com/auRpO2e7Tb— Leire Milikua Larramendi (@LeireMilikua) March 31, 2022
Behin orkatz bi ikusi nituen, hor kanpoan.
Eta egunero begiratzen dut, hona iristean, treneko lehioez bestaldera.
Trenak geldialdia egiten du eta nik badakit hor nonbait egongo direla, bere gauzetan.#mikroipuina pic.twitter.com/aeJ2Ccje6S— Ainhoa Latatu (@tatutxiki) March 31, 2022
Euria ez da oztopo euskaraz #HitzEkin bustitzen den herriarentzat! #Okondo #Korrika pic.twitter.com/EGnUYeeUgq
— AEK (@AEK_eus) March 31, 2022
Egunon, hemen momentuz zuritu xuabe bat eta hotza. Animo ostiralakin!!! #Lezaun #Elurra #Etxekobistak pic.twitter.com/CKnjud3rrn
— Mikel Etxebeste (@naparra8) April 1, 2022
Garraio burujabetzaren inguruan ez da eztabaidatzen, gizarte gisa barneratuta dugulako hori autoek eskaintzen dutela.
— Jonander Agirre Mikelez (@jonanderagirre) April 1, 2022
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
-Badakizu gaurko gaue ez dala ???????
-Zergatik diozu hori?
-Erlojue ordubitan ??????? pasako dalako! pic.twitter.com/zSVOKiVaiy— ???????????? (@umoreaskea) March 26, 2022
[Txiorik Onena] 2022ko 12. astea