[Txiorik Onena] 2022 astez aste
[Txiorik Onena] 2022 astez aste –
2022. urtea atzean utzi dugun honetan, Txiorik Onena sailak astero-astero izan dituen txio bozkatuenak dakartzagu errenkadan. Urteak 52 aste izan ditu, baina 42 baino ez ditugu ekarri gurera, tarteka hutsuneren bat edo beste izan dugu-eta.
Berrogeita bi astetan egin dugu proposamena, zazpi txioko sorta banarekin beti. Eta guztira 27 txapeldun izan ditugu; 17 gizon, 6 emakume eta 4 anonimo, talde edo erakunde. Hauen artean @umoreaskea izan da txapeldunetan txapeldun, hamar astez lortu baitu bere txioa bozkatuena izatea. Hirutan izan du ohore hori @ibon_iza txiolariak, eta bitan @jozulin, @ainaralei, @JoxemieI, @maia_jon eta @urkobetan txiolariek. Gainera, horietako batzuk iaz edo aurrekoetan ere asteren batean nagusi izandakoak dira, berbarako, @ibon_iza, @jozulin, @ainaralei, edo azken urteetan beti puntan izan dugun @JoxemieI.
Txiorik Onena ataleko bozketetan, umorera lerratzeko ohitura izan ohi dugu -testua argazki edo bideo apropos batekin lagunduz gero, hainbat hobe-, baina izan da hausnarketa, aldarrikapen edo salaketarako tarterik ere. 2015ean abiatu genuen atala, eta harrezkero hutsik egin gabe saiatu gara Twitterreko euskal txiosferaren piezarik onenak nabarmentzen; bederatzigarren urtez jarraian, asmo horrexekin jarraituko dugu 2023an ere.
.
2022ko 1. astea
Badakizu iraultza nola egin, baina ez dakizu etxeko garbigailua jartzen.
Waw. Kurioso.
— Maialen Arteaga (@MaialenArteaga) January 4, 2022
.
2022ko 2. astea
@EguzkiEH #Urumea #Donostia #zabortegia garbigailuak ordenagailuak, oheak.. Trenbideko zubi inguruan hasi naiz ikusten, politeknikosren parean. Okerrena Araba parkean. pic.twitter.com/kppwOrdcb6
— Alex Esnal (@Axelesar) January 6, 2022
.
2022ko 3. astea
Izan zitekeena eta ez zena izan pic.twitter.com/21nv7dv1kb
— nere nere (@nerener123) January 22, 2022
.
2022ko 4. astea
AR gazkia. https://t.co/9ZgZJJt53k
— Jozulin ????? (@jozulin) January 27, 2022
.
2022ko 5. astea
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, hizkuntza hori munduko hizkuntzarik zailenen artean bosgarrena delako baizik.
J.A Altza Pelipe Trulalai
— Ainara (@ainaralei) February 1, 2022
.
2022ko 6. astea
“Izerdi fatxetan” pic.twitter.com/G3f1urzJVt
— earra, (@JoxemieI) February 6, 2022
.
2022ko 7. astea
2022-02-22 22.22 Etb-2 pic.twitter.com/K3wsHP7QlC
— ??????????? (@umoreaskea) February 22, 2022
.
2022ko 8. astea
Zuhaitz eroriak basoan bezala, autoak errepidean ustelduko dira bizitza mekaniko berriak elikatzeko. pic.twitter.com/Zvy0nI0azL
— Irati Iciar Madinabeitia #ahizpa*? (@IratiIciar) March 4, 2022
.
2022ko 9. astea
Euskara “munduko bosgarren hizkuntzarik zailena” izan arren, Hide Japoniarrak euskaraz ez ezik, bertsotan ere egiten du. Gora Hide!! eredu eta adibide!! ?? pic.twitter.com/jVm4fGNWpr
— Ibon Iza Totorika (@ibon_iza) March 9, 2022
.
2022ko 10. astea
Hau marka… Saharako hondarrak estaltzen gaitu baina Ukraina hurbilago sentitzen dugu.
— Joseba Larratxe (@josevisky) March 15, 2022
.
2022ko 11. astea
-Badakizu gaurko gaue ez dala ???????
-Zergatik diozu hori?
-Erlojue ordubitan ??????? pasako dalako! pic.twitter.com/zSVOKiVaiy— ??????????? (@umoreaskea) March 26, 2022
.
2022ko 12. astea
-Badakizue nola esaten duten “zaplaztekoa” Kaliforniako euskaldunek?
-Bel-Air ondokoa pic.twitter.com/gLcOZfvJTs
— ??????????? (@umoreaskea) March 29, 2022
.
2022ko 13. astea
Argazkiko lagunak nor diren jakin gabe jarraitzen dut. Baten batek haien izenak jakingo balitu, eskertuko nuke informazioa.
Twitter, egin zure magia https://t.co/mJZrvt9g30— Gari Garaialde (@GariGaraialde) April 2, 2022
.
2022ko 14 . astea
“84 urte ditut eta hainbeste gaztetasun elkarrekin, eta pake, eta umore hortan ez nuen behin ere ikusita”. ?ffff. Hitzik gabe, besterik ez. Malkoren bat erori zitzaigun @euskadi_irratia -k egindako elkarrizketa entzutean. @BagaBigaeus @ibilife pic.twitter.com/EV0kghljS9
— En Tol Sarmiento ETS (@EnTolSarmiento) April 13, 2022
.
2022ko 15. astea
Energia bera pic.twitter.com/XorHy1uAf2
— ??????????? (@umoreaskea) April 21, 2022
.
2022ko 16. astea
Espero duzun mezu hori iristen ez bada, hori ere mezu bat da. ?
— Ainara (@ainaralei) April 28, 2022
.
2022ko 17. astea
Ezti bakhanez bethea
Zure matxantto maitea
Urtzen zan ene ahora,
Zabalik lore antzera
Eta gozokiz bethea.Jon Mirande pic.twitter.com/4ZWoXeLKom
— Katixa Agirre (@katixagirre) May 6, 2022
.
2022ko 18. astea
#SloMo #euskovision ?? pic.twitter.com/eUcDAQlBOO
— Etor Manterola (@EtorManterola) May 16, 2022
.
2022ko 19. astea
Nola da “Influencer” euskaraz?
Gauza baterako da…[? @frogaberria] pic.twitter.com/ht3DWEWt6U
— Batix (@BatixEzeiza) May 22, 2022
.
2022ko 20. astea
—Ama, nahi dut piruleta borobila.
—Nola esaten da?
—BO-RO-BI-LA.— Haritz Larrageta (@hlarrageta) May 29, 2022
.
2022ko 21. astea
-Badakizu nola esaten den lotsagabe beste era batera?
-LOTSA BAKO pic.twitter.com/MDrzKB2cPc— ??????????? (@umoreaskea) June 1, 2022
.
2022ko 22. astea
Garai batean Ikatz kalera maderoak edo zipaioak sartzen ziren ostiatzera. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!
— Eneko Olasagasti (@EnekoOlasagasti) June 6, 2022
.
2022ko 23. astea
Ahmed azaroan etorri zitzaigun Saharatik eskolara, orduan, ez zekien ez euskaraz, ez gaztelaniaz. Barikuan, lehenengo aldiz, bertsotan plazan ikusi eta entzun nuenean, ezin izan nion negarrari eutsi. Hezkuntzatik gauzak alda daitezke. ?????#hezkuntza #umeak #eskola pic.twitter.com/q9lW5eAq06
— Ibon Iza Totorika (@ibon_iza) June 13, 2022
.
2022ko 24. astea
Badator #BTN22… pic.twitter.com/PxBP1crIXr
— ??????????? (@umoreaskea) June 23, 2022
.
2022ko 25. astea
Pasa besta on!!!#labagara #SFk22 #sanferminak pic.twitter.com/R8j130p1an
— LABA (@labasarea) July 5, 2022
.
2022ko 26. astea
Kantatzen duen herria…#EmakumeakAlardean #BorrokaDaBideBakarra @SortuIrun pic.twitter.com/Oto5CZ3LXk
— Adrian Arruti (@AdrianArruti) June 30, 2022
.
2022ko 27. astea
Ikurrina Iruñeko udaletxeko plazan sartzen #SFk22 #sanferminak pic.twitter.com/l6G1RexAME
— earra, (@JoxemieI) July 6, 2022
.
2022ko 28. astea
-Hondartzara joango gara neskak?
-Enbata?
-Ez, biluzik nahi badezu… pic.twitter.com/Y7yaQIi4o3— ??????????? (@umoreaskea) July 18, 2022
.
2022ko 29. astea
Pregoiak euskara hutsean izateak min ematen dizue. Dena daukazue, baina, arnasgune bihurtu nahi dugun leku oro, itogarri zaizue. Mesedez, faborez, otoi, utz gaitzazue bakean; bizitzen saiatzen ari gara. #euskara #pregoiak
— Ibon Iza Totorika (@ibon_iza) July 22, 2022
.
2022ko 30. astea
??????????: Ez dira denak K2-tzen
????????????: Atas-K2 pic.twitter.com/4XfYyRObgV— ??????????? (@umoreaskea) July 27, 2022
.
2022ko 31. astea
Zure burua salatzeko modu bat da 50 urtez zuri buruzko informazioa ezkutatzeko lege bat ezartzea.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) August 1, 2022
.
2022ko 32. astea
Nire alaba nagusiak 12 urterekin hau utzi du idatzita Zugarramurdiko museoaren bisita liburuan. Berak horren argi badu nik ere bai! pic.twitter.com/Bod8nG0EAA
— Urko (@urkobetan) August 5, 2022
.
2022ko 33. astea
???AZKEN ORDUKOA???
Andoni Egaña harrapatu omen dute,
bertso txapelketarako entrenatzen… pic.twitter.com/wzKGaXaxnh— ??????????? (@umoreaskea) August 18, 2022
.
2022ko 34. astea
“Erraza da, tio. Subjektuak objektu zuzena baldin badu, nork da, eta ez badu, nor. Ulertzen duzu? NIK musika gogoko dut, baina NI Itxaso naiz. Nori kasua ere badago, eta hirurak elkartuta, nor- nori-nork sortzen da, Elbira Zipitriak jarri zion izena, badakizu nor zen?…” pic.twitter.com/DWKlrHyqWc
— Estitxu Zabala (@EstiZabala) August 22, 2022
.
2022ko 35. astea
argazki bakar batekin izorratu literatur lan baten izenburua pic.twitter.com/OyZtdztien
— Joseba Gabilondo (@josebagabilondo) September 8, 2022
.
2022ko 36. astea
— Mc’Eto (@Mc_Eto_) September 21, 2022
.
2022ko 37. astea
“Euskara denontzat” bai, baina “Euskara para todos” jartzen ez dira ausartu. https://t.co/ywwlaTuzlj
— Jozulin ????? (@jozulin) October 5, 2022
.
2022ko 38. astea
Euskararen normalizazio eta politikez jarduteko saio batean #berdintasuna kontzeptua irten da eta irudi hau partekatzea iruditu zait @KikeAmonarriz pic.twitter.com/Hd0nsEBMxe
— Luistxo Fernandez (@luistxo) October 11, 2022
.
2022ko 39. astea
Seguruenik badu izena, baina nik “jirafonddoa” izendatu dut.
Asteazken on!!????? pic.twitter.com/PbUhJdvf1y— Urko (@urkobetan) October 19, 2022
.
2022ko 40. astea
#Euskaraldia ?? English Edition
??????? ???????????? pic.twitter.com/TpXFsRQW2v
— ??????????? (@umoreaskea) October 26, 2022
.
2022ko 41. astea
-Guk ez dugu Haloween ospatzen!
-Ta zer ospatzen dezue ba?
-Guau beltza! pic.twitter.com/78BG60Z28y— ??????????? (@umoreaskea) October 29, 2022
.
2022ko 42. astea
“Zorion eskua”
sorioneku
sorionesku
sorioneskuara
zorion esku
zorioneko esku
zorioneko euskara
zorionak euskara
zorionekoak gara
euskaraz pic.twitter.com/qaPY6zXHn2— Jon Maia Soria (@maia_jon) November 14, 2022
.
2022ko 50. astea
Gaur, Azaroak 30, stripperren eguna da, San Undress.
— Ander (@anderagizu) November 30, 2022
.
2022ko 52. astea
Umoretik heltzen diegu kontu hauei, etsipenak nekatuta gaituelako. Baina niri sekulako amorrua ematen didate gauza hauek: bufoiei barre egiten diegu, konturatu gabe, egiaz, haiek egiten digutela geuri barre, eta ozenago gainera. https://t.co/PKrcINRcyv
— Julen Gabiria (@gabiriakopa) December 27, 2022
[Txiorik Onena] 2022 astez aste